Ecolive F.C.

Belar artifizialeko futbol zelaietan jokatzea ingurumen-erronka kritiko bati egiten dio aurre: kautxoak sortzen duen kutsadurari. Horren ondorioz, egunero 84 tona mikroplastiko sortzen dira, eta Europar Batasunak material hori debekatzen duen lege bat ezarri du 2030erako. Egoera honen aurrean, ingurumen-inpaktua ezabatzeko alternatiba iraunkor bat bilatu dugu. Ikerketa luzeen ondoren, prozesu bat garatu dugu, oliba hezurra futbol zelaietarako betegarri konpostagarri batean bihurtzeko. Material horrek zelaiek dituzten beharrezko eskakizunak betetzen dituela ziurtatzen ari gara, hala nola urradurarekiko erresistentzia, baldintza meteorologikoak jasateko gaitasuna, moteltze egokia... Laburbilduz, proiektu honek erantzun eraginkorra eta ingurumena errespetatzen duena eskaintzen dio ingurumen-erronka kritiko bati. Azkenik, "Gola sartu Joko Garbi baten alde!" leloa sortu dugu. Gainera, proiektu honek arrakasta izan dezan, Deustuko Unibertsitatearekin eta Aimplas enpresarekin kolaboratu egin dugu.
Taldearen izena
Ecolive F.C.
Taldekideak
  • Imanol Gutiérrez Díaz
  • Mikel Lizarralde Goméz
  • Peru Jauregui Aulestiarte
  • Aimar Curto Hernandez
Irakaslea / tutorea
Garbiñe Ibáñez Cantón
Ikastetxea
La Salle Bilbao
Maila
dbh3
Herria
Bilbo
Probintzia
Bizkaia
Hizkuntza
Euskara