EGUNEROKOTASUNEKO OBJEKTUETAN MIKROORGANISMOEN AZTERKETA ETA PRODUKTU ANTIMIKROBIOANOAK HAUEN HAZKUNTZAN IZAN DEZAKETEN ERAGINA
- Taldearen izena
- EGUNEROKOTASUNEKO OBJEKTUETAN MIKROORGANISMOEN AZTERKETA ETA PRODUKTU ANTIMIKROBIOANOAK HAUEN HAZKUNTZAN IZAN DEZAKETEN ERAGINA
- Taldekideak
-
- Jon Martin Aguirre
- Leire Gastañares .
- Naiara Álvarez .
- Paula Company .
- Irakaslea / tutorea
- Elixabet Oiartzabal Arano
- Ikastetxea
- IES Usandizaga Peñaflorida Amara BHI
- Maila
- dbh4
- Herria
- Donostia
- Probintzia
- Gipuzkoa
- Hizkuntza
- Euskara
- Lanaren eremua
-
- Osasuna
- Biologia / Geologia
- Proiektu mota
- Ikerketa proiektua
- Proiektuaren txostena
-
Deskargatu — 167 KB
Ikertzaileen balorazioak
Lan ederra aurkeztu duzuena, interesgarria eta gaur egungo pandemia egoerarekin lotura zuzena duena. Zorionak!
Nahiz eta ni kimikaria izan (iman molekular portaera duten konposatu berrien sintesian egiten dut lan) eta nire mikroorganismoen inguruko ezagutza mugatua den, ikerketa proiektu batentzako abiapuntu bikaina dela iruditzen zait. Hala ere, beti daude hobetu daitezkeen zenbait alderdi. Metodologikoki, zientzia esperimentalen arlo guztietan bezala, emaitzen errepikakortasuna da zalantzan jar daitekeena. Errepikatu duzue egindako neurketaren bat hau konfirmatzeko? Bestalde, atera dituzuen ondorioen artean, zergatik uste duzue ozpina dela eraginkorrena kasu batean eta lixiba bestea? mikroorganismo mota ezberdinak izango ahal dira kasu bakoitzean? Akats txikien artean, i) ozpinaren azidoa azido azetikoa da, ez zitrikoa; eta ii) gel hidroalkoholikoaren ahalmen antimikrobioanoa ez dago bere pHan, alkoholaren presentzian baizik.
Idatzitako lanaren inguruan, azken taula (laburpena) ez da ondo ikusten, baina beste guztia erraz ulertzen da. Are gehiago argitzeko asmoz eta zuei erabilgarri egingo zaizuelakoan, erabiltzen dituzuen hitz, teknika edo prozesu berrien azalpen laburra (zer da PCA medioa? zer da autoklabatzea eta zertarako egiten da?...) gehituko nuke.
Beñat Artetxe Arretxe
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
UPV / EHU