EGUZKIA, PRIMERAKO ENERGIA

Ikastetxeko Energia Efizientzia hobetzeko eskolako eguzki-panelen azterketa egin dugu.
Taldearen izena
EGUZKIA, PRIMERAKO ENERGIA
Taldekideak
  • Nayra Consejo Gomez
  • Laura Mendez Sambade
  • Kilian Garcia Gutierrez
Irakaslea / tutorea
Gurutze Andueza Ostolaiz eta Lierni Arrieta
Ikastetxea
Cristobal Gamon BHI
Maila
dbh4
Herria
Errenteria
Probintzia
Gipuzkoa
Hizkuntza
Euskara
Lanaren eremua
  • Biologia / Geologia
  • Fisika / Kimika
  • Energia
Proiektu mota
Ikerketa proiektua
Proiektuaren txostena

application/pdf Deskargatu — 1358 KB


Ikertzaileen balorazioak

Andoni  Amurrio

Informatika/Telekomunikazioak

UEU     

Kaixo ekipo! Zorionak egin duzuen lan finarengatik!
Oso ideia ona iruditu zait zuen eskolako berrikuntzetan hartu behar diren erabakietan aktiboki parte hartzea. Jarraitu horretan!
Eskulanetarako trebetasun ikaragarria erakutsi duzue zuen maketan. Gainera, informazio iturri egokiak erabili dituzue, beraz ateratako ondorioak baliagarriak izan beharko direlakoan nago.
Ze pena panela piztea ezin izana. Ea laster, uda datorrela, eguraldi onarekin panela piztea lortzen duzuen. Pentsatu al duzue eguzkitik lortutako energia hori beste zerbaitetan erabiltzea? Hurrengo baterako, jar itzazue ere txostenean bideoan azaldutako analisi ekonomiko bikain hori. Jendea energia berriztagarriak erabiltzera bultzatzeko oso arrazoi potentea da eta!
Berriz ere, zorionak, eta laster arte!

____

Goizeder Barberena Ibañez

Cener

Kaixo ikertzaile gazteak! Lan bikaina talde, nire zorionik beroenak!
Aukeratutako gaia egunerokoa eta arras interesgarria iruditu zait zuen institutuko berrikuntzak direla eta, baina eguzki energiak gaur egun eta etorkizunean izango duen garrantziagatik ere! Nik energia berriztagarrietan la egiten dut, beraz asko gustatuko litzaidake jakitea nola jarraitzen duzuen proiektu honekin lanean, hori egitea erabakitzen baduzue.
Bideoa oso txukuna eta landuta, primeran! Oso ondo ikuspegi ekonomiko batetik jorratutako analisia, eta honi lotuta aurkezpen guztian zehar erakutsitako datuak. Oso baliagarriak lana ulertzeko eta ondo jarraitzeko.
Bestalde, pentsatu al duzue beste energia berriztagarrien erabilerak zelako eragina izango lukeen institutuan? Adibidez biomasa energi iturri gisa erabiltzeak eraikina berotzeko? Zuen ikerketarekin jarraitzeak ekarpen potoloa izan liteke zuen institutuaren iraunkortasun eta jasangarritasunarentzako.