Ekologia Emozionala Mugarik Gabeko Gela Irekian: Pertsonen, Landareen Eta Zomorroen Arteko Ikaskuntza- Eta Zainketa-Sareak Ehuntzen, Mundu Jasangarriago Batean Ikasleen Garapen Integrala Lortzeko.
Intsektuak eta landareak ekosistemaren atal garrantzitsuak dira, eta funtsezko zeregina dute planetaren biziraupenean. Horrela izanda ere, intsektuak oso gutxi baloratzen dira, eta, askotan, arbuiatzen dira beren itxuragatik. Emozio negatiboak eragiten dizkiete pertsonei, hala nola nazka, beldurra edo axolagabetasuna.
Intsektuekiko harreman antropozentristatik abiatuta, ikerlanaren bidez ikasleengan ikuspegi ekozentrista barneratu nahi da, naturaren barruan dugun posizioa ulertzeko.
Ingurune natural bateko esperientzia-ikaskuntzak eragin positiboa izan dezake ikasleen garapen integralean, bai esparru akademikoan bai pertsonalean eta horretan oinarritzen da proiektua. Naturarekiko harremanak izateak, landareak eta intsektuak zaintzeak eta ingurune natural batean talde-jarduerak egiteak lagundu egin dezakete ikasleen garapen integralean eta ingurumenarekin arduratsuak eta konprometituak diren herritarrak hezten.Hori guztia dela eta, gela ireki bat eraikiko dugu.
- Taldekideak
-
- Yukai Du
- Ruxandra Maruntelu
- Olatz Oria
- Iraide Simón
- Irakaslea / tutorea
- Celso Álvarez
- Ikastetxea
- Ibarrekolanda Bhi
- Maila
- dbh4
- Herria
- Bilbo
- Probintzia
- Bizkaia