Electrobump
Energia-eraginkortasuna handitzea funtsezkoa da gure egungo egoeran, energia-baliabideak mugatuak baitira, eta eskaria, berriz, gero eta handiagoa. Gure proiektuak erronka horri aurre egin nahi dio, mugitzen ari diren ibilgailuen energia mekanikoaren aprobetxamenduaz eta, horrela, eraginkorragoak bihurtuz. Gure proiektua autoek hiriko errepideetan ekoizten duten energia mekanikoa aprobetxatzean datza, kaleetako konkorretan sorgailu piezoelektrikoak ezarriz. Horri esker, energia sortuko genuke auto bat konkorraren gainetik igarotzen den bakoitzean. Energia horrek hiriko farolak, semaforoak eta gainerako zerbitzuen behar elektrikoak hornitzeko balio dezake. Era berean, energia gutxiago sortu beharko litzateke baliabide kutsagarrien edo berriztaezinen bidez, eta, horrela, ingurumenera kanporatutako kutsadura eta energia hori sortzeko gastuak murriztuko lirateke.
- Taldearen izena
- Electrobump
- Taldekideak
-
- Marcos Pérez Pérez
- Asier Caminero Labaka
- Unai López Coego
- Eder Díez Gómez
- Irakaslea / tutorea
- Garbiñe Ibáñez Cantón
- Ikastetxea
- La Salle Bilbao
- Maila
- batxilergoa1
- Herria
- Bilbo
- Probintzia
- Bizkaia
- Hizkuntza
- Euskara