Energia berriztagarriak, etorkizun ziurgabea

"Erregai fosilek, etorkizunera begira pisua galtzen joango dira baina 2050. urterako energia berriztagarriak energia kontsumoaren %15ekoa izatea aurreikusten da; ondorioz, energia nuklearra alternatiba bat izaten jarraitzen du. Gure proiektua eguzki energia erabiliz, zirkuitu elektriko batean dauden bateriak kargatu eta irrati bat martxan jarriko dugu energia berriztagarrien efizientzia krisian jarriz."
Taldearen izena
Energia berriztagarriak, etorkizun ziurgabea
Taldekideak
  • Aimar Telleria Diaz
  • Iker Pia Unanue
  • Alba Fernandez Alonso
  • Beñat Marchán Hernandez
Irakaslea / tutorea
Koldo Larreta Zinkunegi
Ikastetxea
Beasaingo La Salle
Maila
dbh4
Herria
Beasain
Probintzia
Gipuzkoa
Hizkuntza
Euskara
Lanaren eremua
  • Energia
  • Ingeniaritza teknologia
Proiektu mota
Proiektu teknologikoa
Proiektuaren txostena

application/pdf Deskargatu — 160 KB


Ikertzaileen balorazioak

 

 

Kaixo Iratxe, Alba, Aimar, Mara, Iker eta Beñat,

Martin Arriolabengoa naiz, UPV/EHUko Geologia Saileko irakaslea, eta Elhuyarreko Zientzia Azokara aurkeztu duzuen lana ebaluatu dut, gustu handiz.

Zorionak benetan diseinatu duzuen proiektuagatik, eta bukaerara eraman ahal izanagatik. Egungo gizartearen erronka handienetako bati aurre egiteaz gain, emaitza positiboak lortu dituzue. Are gehiago, materiala berrerabiliz, hau ere bada gizartearen beste erronketako bat. Beraz nire zorionik beroena!

Uste dut zuen lana oso ongi egituratu duzuela, eta ideia garbiekin aurrera eramatea lortu duzuela, bidean atera zaizkizuen zailtasunak gaindituz. Bejondeizuela! Testuan informazio ugari txertatu duzue, eta ziur nago horretarako artikulu eta notizia ugari irakurri dituzuela. Horrelakoetan, komenigarria da testuan bertan zuena ez den informazioa erreferentziatzea, hau da, iturri ezberdinak erabiltzen dituzuenean baieztapenak egiteko, iturri horiek zeintzuk diren adieraztea. Adibidez, lehen paragrafoan 2050erako energia berriztagarrien kopurua %15ekoa izango dela soilik baieztatzen duzue, baina, nork dio hori? Aipatu, zeren ez da berdina datuak erakusten dituen gobernuko agentzia batek esatea, edo blog edo sare sozialetan pertsona batek esatea daturik erakutsi gabe. Konturatu, notizia faltsu asko horrela sortu daitezkeela, datu fidagarriak ez dituen zerbait behin eta berriz errepikatuz.

Asko gustatu zait ondorioetan nola, nahiz eta helburua lortu, zailtasunak eta hobekuntzak azaldu dituzuen. Hau bereziki garrantzitsua da proiektuari jarraitasun bat emateko, bai zuen eskutik zein beste norbaiten eskutik. Hala ere, egin duzuen lana ikusirik, etorkizun hurbilean zuen lanaren berri izatea espero dut.

Ondo izan eta zorionak berriz ere,

 

Martin  Arriolabengoa Zubizarreta         

Zientzia eta Teknologia Fakultatea         

UPV / EHU