Energia minieolikoa

Gu minierrota eolikoak egin ditugu ikastolako dirua aurrezteko eta energia era efiziente batean lortzeko.
Taldearen izena
Energia minieolikoa
Taldekideak
  • Aritz Bernal Carrillo
  • Maddi Amillategi Ezkurra
  • Uxue Cámara Ortiz
  • Mikel Larrinaga Sanchez
Irakaslea / tutorea
Laura Vallejo .
Ikastetxea
Deustoko Ikastola
Maila
dbh3
Herria
Deusto
Probintzia
Bizkaia
Hizkuntza
Euskara
Lanaren eremua
  • Energia
Proiektu mota
Proiektu teknologikoa
Proiektuaren txostena

application/pdf Deskargatu — 100 KB


Ikertzaileen balorazioak

Kaixo, ikertzaile gazteak! Lan interesgarria egin duzue, zorionak! Esfortzua nabaria da eta jasangarria den proiektu hau etorkizuneko aukera asko dituela uste dut. Lan bikaina!

Aurrera eramateko aukera izango duzuela uste dut, gainera posiblea, merketa eta benetan funtzionatzen badu energia sortzeko bide ekologikoa bilatu ahal duzue. Egia da hau ez dela nire arloa, ni ekonomista naiz eta finantza eta giza balioaren adierazpenen bila nabilela, baina ingurumena oso hurbil daukat beti eta azken urtetan behar-beharrezkoa denez horrela sistema posible bada, bikain izango litzateke. Esperimentu txikia aurrera eramate bikaina izango zen eta agian bideoren batean azalduko bazenute, ba bikaina! Gainera ez bakarrik ikastolan baita nagusien etxeetan edo edozein etxera traslada genezake ideia, ezta?

Uste dut ondo pentsatu duzuela sistema eta laguntzaile onak izan dituzuela taldean, bai unibertsitatetik eta baita ikastolatik ere bai.

Bestalde, esan bezala adibide bat edo bideoren bat esperimentu gisa egitea ondo legoke. Benetan ikusteko dituen abantailak. Batzuetan teorian gauzak bikaina dirudite, baina praktikara eramaten ditugunean asko hobetzen dute horiek, hainbat gauzez ohartarazten baikara.

Bukatzeko, esan bezala interes handiko proiektua egin duzue eta seguru nago abantaila asko badituela. Orain frogatzeko eta praktikan jartzeko momentua da. Aurrera neska-mutilak!

 

Leire San José

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea

Euskal Herriko Unibertsitatea