Ernetze kutsatua
- Taldearen izena
- Ernetze kutsatua
- Taldekideak
-
- Alma Rivadeneira .
- Yineiry Bautista .
- Jon Redín .
- Irakaslea / tutorea
- Elixabet Oiartzabal Arano
- Ikastetxea
- IES Usandizaga Peñaflorida Amara BHI
- Maila
- dbh4
- Herria
- Donostia
- Probintzia
- Gipuzkoa
- Hizkuntza
- Euskara
- Lanaren eremua
-
- Biologia / Geologia
- ingurumena / Ekologia
- Proiektu mota
- Ikerketa proiektua
- Proiektuaren txostena
-
Deskargatu — 3460 KB
Ikertzaileen balorazioak
Kaixo Alma, Yineri eta Jon:
Oso lan ona egin duzuela uste dut, zientzia lana behar izan dituen osagai guztiak baitauka, eta oso ondo idatzita dago. Gaur egun giza-zahartze arloan datza nire ikerketa, baina nire ibilbide zientifikoa industriako hondakin-uren deskontaminazioari buruzkoa zen, organismo fotosintentikoak (zianobakterioak hain zuzen ere) erabiliz. Beraz, ilusioa egin dit zure lana berrikustea.
Lana oso ondo justifikatu egin duzue, eta testuak badauka behar izan duen azpiatalak. Horrez gain, azpiatal bakoitzean dagokion informazioa agertzen da, oso era egokian. Eskertzekoa da ere, “eskerronak” atala egotea. Beraz, nire ekarpenak alderdi formal batzuetan oinarrituko dira, eta etorkizunean garatuko duzun lanaren kalitatea hobetzea espero dut.
- Aditz denborak:
- Sarrera eta eztabaidaren zati batzuk: orainaldian.
- Laburpena, metodología, emaitzak, eztabaidaren zatiak eta ondoriak: iraganean.
- Irudiak eta taulak:
- Testuan aipatu behar dira, orrian agertu aurretik ( 1. Irudia, 2. Irudia……/1. Taula…)
- Irudiak zenbait parte edukitzekotan, aipatu behar dira: A, B, C….
- Irudiek “oina” eduki behar dute, beheko partean jarri: Irudia: azalpena, blabla…
- Antzeko kontu bat tauleki, baina kasu honetan, Taularen gainean jarri behar da.
- Azkenik: eskertzekoa izango litzateke grafikotan agertzen diren letren neurria pixka bat handiagoa izatea (errebisore batzuk adinekoak baikara, eta zaila dugu hain letra txikia irakurtzeko) ;-)
- Aipatutako bibliografia ondo dago. Hala ere, estiloa hobetu nahi baduzu, esteka honetan argibide baliogarriak eskurragarri daude: https://addi.ehu.es/bitstream/handle/10810/42398/Gu%C3%ADa-Gidaliburua.pdf
Begoña Sanz Echevarría
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)