Esne Bidea Tour

Esne bidetik egingo dugun bidaia (imaginario) honetan orain arte ezagutu diren planeta sistema arraro eta bitxienetariko batzuk ezagutuko ditugu, labazko planeta, hainbat izarreko sitema, planetekin ezagutzen den izar handiena, eta askoz gehiago. Bidaiaren ondoren Lurra modu guztiz desberdin batean ikusiz gero ez guri errua bota, meritua unibertso harrigarri honena da.
Taldearen izena
Esne Bidea Tour
Taldekideak
  • Sara Aranguren Arrizabalaga
Irakaslea / tutorea
Nerea Casas Bernas
Ikastetxea
Lauaxeta ikastola
Maila
dbh4
Herria
Amorebieta-Etxano
Probintzia
Bizkaia
Hizkuntza
Euskara
Proiektu mota
Ikerketa proiektua
Proiektuaren txostena

application/pdf Deskargatu — 2522 KB


Ikertzaileen balorazioak

Planeta zientzialaria naiz, eta egunerokoan Eguzki Sistemako planetak ikertzen baditut ere, ikaragarri gustatuko litzaidake gure galaxian barrena prestatu duzuen tour edo bidaia hau egitea. Zenbat balio du bidaia txartel batek? Osasun baldintzaren bat bete behar dut espazio-ontzian igo ahal izateko?

Orain serio, asko gustatu zait nola aurkeztu duzuen bidaia; erabilitako hizkuntz tonua eta eman diozuen umore ukitua. Exoplanetei buruzko informazio orokorrak eta exoplaneta bakoitzarentzat lortutako ezaugarri kopuruak argi eta garbi erakusten dute atzean dagoen dokumentazio-lan sakona. Ondo eginda!

Nik, aukeran, beste diseinu grafiko bat emango niokeen dokumentuari; propaganda-triptiko moduan prestatuko nuke. Izatez, ez dakit nola aurkezteko asmoa duzuen Zientzia Azokan, baina ondo legoke turismo azoketan egiten duten moduan, bidaiari buruzko (eta jendeak etxera eraman ditzakeen) eskuorri edo horma-orriak izatea. Adibidez: https://zthiztegia.elhuyar.eus/irudia/284

 

Itziar GARATE LOPEZ
Fisika Aplikatua I Saila
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)