Ez hotza ez beroa

Proiektu honetan klaseko tenperatura egokitu dugu arduinoa eta bestelako herramientak erabiliz.
Taldearen izena
Ez hotza ez beroa
Taldekideak
  • Aratz Leciaga Murga
  • Amaia Gonzalez Cembellin
  • Bianca Fetescu .
  • Uxue Bilbao .
Irakaslea / tutorea
Jon Lejarraga .
Ikastetxea
Barrutialde BHI
Maila
dbh4
Herria
Bilbo
Probintzia
Bizkaia
Hizkuntza
Euskara
Lanaren eremua
  • Osasuna
  • Energia
Proiektu mota
Proiektu teknologikoa
Proiektuaren txostena

application/pdf Deskargatu — 96 KB


Ikertzaileen balorazioak

Kaixo, gazteok!

Oso lan interesgarria egin duzue, ondo eginda!

Nahiz eta ni matematikaria izan, zuen proiektua irakurtzea izugarri gustatu zitzaidan, lan toki askotan tenperatura egokia ez baita.

Lehenik, arazoak ondo arakatu zenituztela esan nahi dut. Ikasgeletan hobetzeko gauza ugari egoten dira eta horiek identifikatzea garrantzitsua da.

Gainera, ikerketak Internet-en bilatzea oso inportantea da zientziari buruz ikasi dezazuen.

Beste alde batetik, informazio zehatzagoa izateak proiektuaren aurkezpena lagunduko lioke. Esaterako, klaseko arazoak identifikatzeko inkesta egin zenutela aipatu zenuten. Zein ziren inkestaren emaitzak? Tenperatura arazoa arazo larriena zen ikasleen arabera? Zientzia datuetan datza. Ildo beretik jarraituz, ez zitzaidan argi geratu berogailua nola programatu zenuten. Adibidez, orain klaseko tenperatura kontrolatzeko gai zarete? Berriro zehatza izatea ezinbestekoa da zientzia egiten dugunean.

 

Matteo Vannacci

Matematika Fakultatea

Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)