Greenspectful Packaging

Garraioaren mundua hobetzea, pakete eta beste elementu desberdinak material berriztagarriz aldatuz.
Taldearen izena
Greenspectful Packaging
Taldekideak
  • Maialen Apraiz Jaureguizar
  • Jon Bilbao Aparicio
  • Noa Jimenez Carreño
  • Lore Uriondo Eguia
Irakaslea / tutorea
Eneko Juaristi Campillo
Ikastetxea
Sagrado Corazón Ikastetxea
Maila
dbh4
Herria
Bermeo
Probintzia
Bizkaia
Hizkuntza
Euskara
Lanaren eremua
  • Biologia / Geologia
  • ingurumena / Ekologia
Proiektu mota
Ikerketa proiektua
Proiektuaren txostena

application/pdf Deskargatu — 1531 KB


Ikertzaileen balorazioak

 

Amaia de Ayala
UPV/EHUko irakasle eta ikerlaria, Ekonomia Aplikatua Saila

 

 

Kaixo, gazteak! Lan bikaina egin duzue, zorionak!


Oso interesgarria iruditu zait zuen berrikuntza proiektua. Gaia ondo motibatuta dago, eta,
gainera, bideo bat erabiltzen duzue horretarako, bikain! Argi aurkezten duzue zein den arazoa
eta arazo horri aurre egiteko zuek aztertuko dituzuen irtenbideak, baita ere nola egingo
duzuen (ikerketa prozesua). Elementu bisualen erabilera oso egokia da eta irakurlearentzat oso
lagungarria da.


Azpimarratzekoa da proiektu honen aplikagarritasuna. Asko gustatu zait zuek esperimentua
egin izana platano azalarekin plastiko biodegradagarriaren kasurako eta hau grabatu izana.
Agian falta bota izan dut beste irtenbideen aplikagarritasuna ikustea (kaxa eta palet

biodegradagarria), hala nola, bideoren bat (nahiz eta zuena ez izan) edo esperientzia baten
azalpena detaileekin (pausuz-pausuz).


Etorkizunerako ondo legoke aztertzea enpresen (supermerkatuak…) prestutasuna eta mugak
zuek proposatutako irtenbideren bat martxan jartzeko (edo behintzat, saiatzeko) paletetan
erabiltzen den plastikoen erabilera murrizteko. Bizpahiru enpresekin jarri ahalko zineten
harremanetan irtenbide hauek aurkezteko eta eurek aplikatzeko zein aukera eta zailtasunak
ikusten dituzten kontrastatzeko. Modu honetan hausnartu ahalko zenuten irtenbide hauen
“benetako” irismenari buruz.


Dena kontutan hartuta, zuen proiektuak oro har betetzen ditu maila honetako berrikuntza
proiektu batek beharrezko dituen baldintzak, eta berriz ere zoriontzea besterik ez daukat.