Hautamen Askea

Gizakiaren hautamen askeari buruz erreflexio bat, bere alderdi filosofiko eta zientifikoak aztertuz.
Taldearen izena
Hautamen Askea
Taldekideak
  • Igor Ollo Val
  • Iñaki Urteaga Fernandez
  • Eneko Alberdi Cervero
Irakaslea / tutorea
Mikel Jauregi Herce
Ikastetxea
Urretxu-Zumarraga Ikastola
Maila
batxilergoa1
Herria
Urretxu-Zumarraga
Probintzia
Araba
Hizkuntza
Euskara
Lanaren eremua
  • Biologia / Geologia
  • Humanitateak
Proiektu mota
Ikerketa proiektua
Proiektuaren txostena

application/pdf Deskargatu — 575 KB


Ikertzaileen balorazioak

Arantzazu Martinez Etxarri

Hezkuntza eta Pedagogia Fakultatea

UPV / EHU

 

Lehenik eta behin, zorionak eman behar dizkizuet lan taldean garatzeko aukeratu duzuen ikerketa lan interesgarri honengatik. Gaia izugarrizko garrantzia duela deritzot baita hezkuntzan landu beharreko gaia dela ere. Lan bikaina egin duzue. Proiektua ongi egituratuta dago, ingelesko abstraktak balio erantsia du, kontzeptuaren ibilbideaz aritzen zarete, inkesta interesgarria egin duzue eta erabili dituzuen erreferentziak ugariak dira.

Nire hobekuntzarako proposamena hauxe da:

1.- Hautamen askearen gaur egungo definizioak gehitu ahal ditzakezue.

2.- Inkestari dagokion atalean, esaldi batzuek planteatzen dizkiozue hainbat jenderi ados dauden ala ez erantzuteko. Esaldi horiek zeintzuk diren faltan botatzen dut. Azkenik, eta horrekin erlazio estuan, faltan botatzen dut aipatzen duzuen esperimentu psikologikoaren deskribapena.

 

Aholku horiek hobetzen lagunduko dizuetelakoan, zorionak eta segi aurrera horrela lan egiten!