Heart Rating

Heart Rating eskoletako eta institutuetako gorputz heziketa arloan erabiltzeko sortu dugu. Kirola egin ostean,ikasleen errekuperazioa jakin ahal izango dugu, eta horren ondorioz, ariketa moldatuak antolatu. Prototipo honek sentsore bat du, ikasleak atzamarra jartzeko eta minutuko taupada kopurua erakusteko. Aldi berean, emaitzak bluetooth-en bitartez mugikorrerako sortu dugun aplikazioan grafikoki agertuko dira.
Taldearen izena
Heart Rating
Taldekideak
  • Gorka Alvarez Ruiz
  • Josune Diez Assuncau
  • Maitane Rabanos Alegre
Irakaslea / tutorea
Alberto Llamosas Rubio
Ikastetxea
IES URIBARRI BHI
Maila
batxilergoa1
Herria
Basauri
Probintzia
Bizkaia
Hizkuntza
Euskara
Lanaren eremua
  • Osasuna
  • Ingeniaritza teknologia
Proiektu mota
Proiektu teknologikoa
Proiektuaren txostena

application/pdf Deskargatu — 4744 KB


Ikertzaileen balorazioak

Kaixo taldea!


Lan bikaina egin duzue. Ingeniaritzaren arloan ikertzen dut, eta iruditzen zait ingeniaritza-proiektu oso ona egin duzuela, diziplina anitzeko lan oso batekin, eta elektronikako, programazioko, anatomiako eta produktuaren diseinuko kontzeptuak aplikatuz.


Dokumentuak oso ondo deskribatzen du lanaren motibazioa eta beharra, baina atal espezifiko bat falta zaio proiektuaren helburua eta irismena deskribatzeko.
Oso ondo deskribatu dituzue beharrezko materiala eta erabilitako metodologia. Era berean, nabaritzen da lan handia egin duzuela prototipoa muntatzen, programatzen, aplikazioa mugikorrean garatzen eta kutxa diseinatzen. Bereziki, asko gustatu zait dena ondo zebilela egiaztatzeko probak egin izana, eta egindako neurketen emaitzak dokumentuan aurkeztu izana. Horrelako informazioa oso baliagarria da zuen lanaren baliozkotasuna frogatzeko.


Halaber, asko gustatu zait, ondorioen atalean, konturatzeko gai izan zaretela ingeniaritza-proiektu batean teknologikoak ez diren beste gauza asko ere lantzen eta ikasten direla, hala nola talde-lana edo arazoak konpontzea.

Uste dut oso prototipo interesgarria garatu duzuela, eta animatzen zaituztet hobekuntzetan pentsatzera, bertsio berri aurreratuago bat lantzen jarraitzeko.

 

Manuel Velez

Bilboko Ingeniaritza Eskola

Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)