Hezetasun neurtzailea
- Taldearen izena
- Hezetasun neurtzailea
- Taldekideak
-
- Naroa Santos Román
- Ugaitz Préstamo San Cristóbal
- Irakaslea / tutorea
- Jone Olaizola Larrañaga
- Ikastetxea
- San Vicente de Paúl
- Maila
- dbh4
- Herria
- Bilbo
- Probintzia
- Bizkaia
- Hizkuntza
- Euskara
- Lanaren eremua
-
- Biologia / Geologia
- Proiektu mota
- Proiektu teknologikoa
- Proiektuaren txostena
-
Deskargatu — 640 KB
Ikertzaileen balorazioak
Kaixo, Hezetasun neurtzaileari buruz lana egin duzuen ikertzaile gazteak! Zuen lan honek asko inpresionatu nau. Lan bikaina, benetan!! ZORIONAK!
Nahiz eta nik beste eremu batean ikertzen dudan (Bioenergia eta biomasan oinarritutako materialak), zuen lanaren aplikazioak zeharkako zerikusia dauka nire arloarekin (azken batean landareak biomasa dira) eta bere aplikazioak landaketen uraren kudeaketarako izan dezakeen potentziala ikertzeko modukoa litzateke. Izan ere uraren kudeaketa arduratsua nekazaritza jasangarri baten ezinbesteko oinarrietako bat da. Aurrera eramateko aukeratu duzuen lana oso interesgarria irudituzait etagustatuko litzaidake jakitea nola jarraitzen duzuen proiektu honekin lanean, hori egitea erabakitzen baduzue.
Proiektuari berari begiratuz, lanaren planteamendua eta metodología oso ondo bideratu duzuela iruditu zait: aurretik egindako lanaren ikerketa bibliografikoa, beste eremu batzuetan ikasitakoaren aplikazioa erabilera berrietarako, proiektua espero zen bezala garatu ez denean izan duzuen malgutasuna eta erreakzio ahalmena ikerketa zientifikoa egiterakoan tresna oso baliagarriak eta beharrezkoak dira. Txostena oso ondo prestatuta dago, atalak ondo banatuta eta informazioa modu oso argi eta egokian aurkeztuta daudela iruditu zait. Apur bat arraroa egin zaidana gailuari “tramankulua” deitzea izan da. Hori ez da horren zientifiko geratu, ez?
Aurrera begira, proposatzen dituzuen hobekuntza eta garapen ideiak oso egokiak iruditu zaizkit. Gailua behar bezala jartzeko euskarri organikoa bilatzeari buruz, ogoratu egurra material organikoa dela eta, behar bezala tratatuta egon ezkero, hezetasuna ondo jasan dezake. Kableak sartzeko tutu organikoak nahi izan ezkero, banbua aukera ona litzateke. Jarraitu horrela, lan bikaina egiten ari zarete!!
M. Mirari Antxustegi Bengoetxea
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola
Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)