Hezicatering
Egunero elikagai kantitate handia alferrik galtzen da eskola-jantikietan, eta honek ingurune lokalean eta globalean inpaktua dauka. Produktuei eusteko, funtsezko baliabideak behar dira, hala nola ura, lurra eta energia. Janariaren aztarna hidrikoak mundu mailan gastatzen den uraren % 70 suposatzen du. Funtsezkoa da arazo horri irtenbide bat ematea zero hondakinaren ikuspegitik; izan ere, gaur egun, Europar Batasunean ekoitzitako elikagaien % 20 alferrik galtzen da, hau da, 89 milioi tona.
Gure irtenbidea Bilboko ikastetxeetan soberan zegoen janaria paketatzeko makina banatzaileak ezartzea da. Horretarako, janaria ontzi konpostagarri batzuetan ontziratzen da. Hurrengo urratsa makina termozigilatzaile batean sartzen da, tupperra behar bezala ixteko. Ondoren, etiketa bat sortzen da elikagaiaren xehetasunekin, identifikazioa argia izateko. Azkenik, eskolako ikasleek tupper-ak garraiatzen dituzte janaria makinara. Janaria makinan dagoenean, edonork doan eskuratu ahal izango du.
Proiektu honek, zaborra eta gastuak murriztean, ingurumena zaintzeaz gain, janaria doan, modu seguruan eta alferrik galdu gabe banatzea ziurtatzen dugu.
- Taldekideak
-
- Ainize Llona Moreno
- Paula Abad Guinea
- ¡¡kikikkm9o8uClaudia López Díez
- Irakaslea / tutorea
- Garbiñe Ibáñez Cantón
- Ikastetxea
- La Salle Bilbao
- Maila
- batxilergoa1
- Herria
- Bilbo
- Probintzia
- Bizkaia