Hezur artifizialak

Gaur egun polimeroek erabilera ugari dituzte, azken urteetan polimero biodegradagarriek garrantzi handia hartuz. Hauen erabileretako bat hezur euskarriak sortzearena da eta hau da ikerketa honetan aztertu duguna. Zehazki hiru polimero biodegradagarri eta “solvent casting/particulate leaching” teknika erabiliz hezur euskarriak sortu ditugu. Hiru polimeroetatik euskarri porotsuena zeinek lortzen duen aztertu dugu.
Taldearen izena
Zientzialariak
Taldekideak
  • Xuban Montiel Lopez
  • Joritz Martinez Guibert
Irakaslea / tutorea
Oihana Razkin Aguirre
Ikastetxea
San Fermin ikastola
Maila
batxilergoa1
Herria
Zizur Txikia
Probintzia
Nafarroa
Hizkuntza
Euskara
Lanaren eremua
  • Osasuna
  • Fisika / Kimika
  • Ingeniaritza teknologia
Proiektuaren txostena

application/pdf Deskargatu — 420 KB


Ikertzaileen balorazioak

Liher Prieto Aretxabaleta          

Kimika Organikoa          

Zientzia eta Teknologia Facultatea

UPV/EHU

Kaixo Zientzialariak!

Polimeroek gure eguneroko bizitzan hedatu diren entitate kimikoak dira, eta erabilera anitz dituzte, osasun arloan ere zuek esan bezala. Bikain aurkeztutako lana, txosten argia, txukuna eta zehatza, bideoa ikusgarri eta ulertzeko erreza. Zorionak! Agian faltan bota dut aukeratutako hiru polimeroen egitura (molekularen irudia) erakustea, kimikaria naizenez, konposatu kimikoen egiturak ikustea gustatzen zait. Zuen prozeduraren azalpena egokia ere, prozesua errepikatu ahal izateko aproposa. Oro har, lan osoa aurkeztu duzue, non emaitzak erakutsi eta azaltzen diren. Aukeratutako hiru polimeroek erakusten dute behar dituzten propietateak. Agian hurrengorako lortzen duzue lortutako polimeroen porotasuna neurtzeko tresna lankidetza baten bitartez! Ondo egina, zorionak!