HONDAKINAK KUDEATZEKO BIODIGESTOREA
- Taldearen izena
- HONDAKINAK KUDEATZEKO BIODIGESTOREA
- Taldekideak
-
- EIDER MONTEJO BERRIO
- SYLVIA MANSO MARTÍN
- JUNE GENTO VIVANCO
- DANIELA SANTAMARIA CASADO
- Irakaslea / tutorea
- IKER LOPEZ PATERNINA
- Ikastetxea
- NUESTRA SEÑORA DE LA ANTIGUA
- Maila
- dbh4
- Herria
- URDUÑA
- Probintzia
- Araba
- Hizkuntza
- Euskara
- Lanaren eremua
-
- ingurumena / Ekologia
- Energia
- Proiektu mota
- Biak
- Proiektuaren txostena
-
Deskargatu — 99 KB
Ikertzaileen balorazioak
Jon Mattin Matxain Beraza
Kimika Fakultatea
UPV / EHU
Kaixo, gazteak!
Lehenik eta behin, zorionak egindako lan eta esfortzu guztiagatik!
Burutu duzuen proiektua oso interesgarria egin zait, nire ikerketa bertze ildo batetik joan arren. Proiektuaren konplexutasuna agerikoa izan da zuen txostena irakurtzean, eta arazo praktiko askori aurre egin behar izan diezuela garbi dago. Zientziaren munduan horrelakoak anitzetan gertatzen dira, eta erakutsi duzuen grina eta pasioa ezinbestekoa izaten da proiektuak aurrera ateratzeko, etsi gabe. Ederki egin duzue!
Hurrengo urteari begira, lanarekin jarraitzeko asmoa izatekotan, emaitza gehiago bildu eta tratatzeko aukera izan dezakezue. Horrela, biodigestorean ematen diren erreakzio kimikoak zehaztu daitezke, eta lortzen diren produktu kantitateak zenbatu daitezke. Aurtengo lana kualitatiboa izan da, eta interesgarria izan daiteke hurrengorako kuantitatiboa egitea, biodigestorearen eraginkortasuna aztertzeko. Bukatzeko, azken gomendiotxo bat. Txostena irakurtzean asko zentratu zarete izandako arazoetan, baina ziur naiz gauza positibo asko egin dituzuela. Hurrengorako, alde negatiboak albo batera utzi gabe, alde positiboak gehiago azpimarratzen ahal dituzue, zuen lanak hala duelako. Segi horrela!