Ilusio optikoak
- Taldearen izena
- Ilusio optikoak
- Taldekideak
-
- Laura Pradales Salsamendi
- Nora Aldama Barrio
- Olatz Etxebarri Santa María
- Irakaslea / tutorea
- Naiara Mentxaka Mentxaka
- Ikastetxea
- Lauaxeta Ikastola
- Maila
- dbh4
- Herria
- Amorebieta-Etxano
- Probintzia
- Bizkaia
- Hizkuntza
- Euskara
- Lanaren eremua
-
- Fisika / Kimika
- Osasuna
- Proiektu mota
- Ikerketa proiektua
Ikertzaileen balorazioak
Amaia de Ayala
UPV/EHUko irakasle eta ikerlaria, Ekonomia Aplikatua Saila
Kaixo, gazteak! Lan bikaina egin duzue, zorionak!
Lanaren gaia (ilusio optikoa) oso interesgarria iruditu zait. Gainera, gaia oso ondo motibatzen
duzue sarreran, galdera desberdinak eginez. Lanaren helburua eta hipotesiak modu zuzenean
aurkezten dira, eta lanaren garapena zein ondorioak bat datoz planteatutako xedeekin. Lana
ondo idatzita dago eta hizkuntzaren erabilera egokia da.
Azpimarratzekoa da egin duzuen esfortzua inkesta bat diseinatzen eta hau aztertzen. Gainera,
100 pertsona erantzutea lortu duzue, ez dagoela bat ere gaizki!
Nire ikerkuntzan inkesta nahiko diseinatu izan ditut, eta normalean galdera sorta bat sartzen
dugu elkarrizketatuen ezaugarri sozioekonomiko eta demografikoak izateko, hala nola,
generoa, adina, hezkuntza maila, errenta maila edo bizilekua. Horren inguruko estatistikak
aurkeztea (zenbat emakumezko/gizonezko, adin tarteak…) aberastuko zuen datuen analisia eta
baita ere ondorioak.
Bestetik, marko teorikoan gaiarekin erlazionatutako kontzeptuak ondo definitu eta azaltzen
dituzue. Ikerlanetan, marko teorikoa egiterakoan, eta kontzeptuen definizioak ematerakoan,
erreferentziak erabiltzen dira, hau da, definizio jakin hori nondik atera duzuen aipatzea
(artikulua, liburua, txostena…).
Amaitzeko, aholku txiki bat: ikerlanaren emaitzak eta ondorioak aurkezterakoan ez dira
normalean erabiltzen baieztapenak, izan ere, zuen kasuan, 100 pertsonetako lagin batean
oinarritzen dira, eta horrek bere mugak (normalak direnak) ditu (ez da biztanleria osoaren
ordezkaritza). Beraz, esate baterako, “Irisaren koloreak ez du eragina izaten argazkia ikusteko
moduarekin” esan beharrean, aproposagoa izango litzateke “Badirudi irisaren koloreak ez
duela eragina izaten argazkia ikusteko moduarekin”.
Dena kontutan hartuta, zuen lanak oro har betetzen ditu maila honetako ikerlan batek
beharrezko dituen baldintzak, eta berriz ere zoriontzea besterik ez daukat.