Justifikagarria al da animaliekin esperimentatzea?
- Taldearen izena
- Justifikagarria al da animaliekin esperimentatzea?
- Taldekideak
-
- Miren Arsuaga Zabalegi
- Unax Elorza Osinalde
- Beñat Ezpeleta Telleria
- Aimar Lazaro Del Hoyo
- Irakaslea / tutorea
- Mikel Jauregi Herce
- Ikastetxea
- Urretxu-Zumarraga Ikastola
- Maila
- batxilergoa1
- Herria
- Urretxu-Zumarraga
- Probintzia
- Gipuzkoa
- Hizkuntza
- Euskara
- Lanaren eremua
-
- Biologia / Geologia
- Gizarte zientziak
- Humanitateak
- Osasuna
- Proiektu mota
- Ikerketa proiektua
- Proiektuaren txostena
-
Deskargatu — 5102 KB
Ikertzaileen balorazioak
Izaskun Dávila Rodríguez
Escuela de Ingeniería de Vitoria-Gazteiz
UPV / EHU
Kaixo gazteok! Zorionak egindako lanagatik!!!
Nire ikerketetan zehar lortutako produktuak gizakiarentzat ekarri dezakeen onurak “in vitro” prozeduren bitartez aztertu izan ditut, beraz interesgarria egin zait jakitea gizarteak animaliekin esperimentatzeari buruz duen iritsia. Beraz, proiektuarekin nolabait jarraitzen baduzue gustatuko litzaidake ezagutzea lortzen dituzuen ondorio berriak. Proposatzen dituzuen bideoak ere oso ondo daude!
Harira joanda, proiektua erraz irakur eta jarraitu daiteke. Hala ere, beste txostenen bat prestatzen baduzue proiektuaren egitura pixka bat aldatzea proposatzen dizuet. Normalean ikerketaren laburpena proiektuaren hasieran jartzen da, irakurleak jakin ahal izateko txostena irakurriz gero jasoko duen informazioa. Baita ere egin dezakezuena da “Sarrera”-n eta “Marko teorikoa”-n ematen duzuen informazioa batu eta gauza berdina egin “Metodologia” eta “Prozedura” atalekin. Bestaldetik, pasatu duzuen inkestaren galderak adierazten dituzuenean azkenengo lau galderen erantzunak adieraztea jartzea faltako zen.
Emaitzen analisia eta ateratako ondorioak egokiak dira, baina grafikoak izendatu behar dituzue jakiteko zein grafiko dagokion etxean animaliak izan dituen gendeari eta zein beste taldeari. Gainera, datuak bi taldeen artean hobeto alderatu ahal izateko lehenengo bi grafikoetan datuak ehunekotan ematea gomendatzen dizuet. Bi grafiko hauen inguruan ere, datu hauek erantzuten galderaren deskribapena aldatu dezakezue, aipatzen duzuen 9. galdera ez bait da inkestaren galderen barruan agertzen.
Eta bukatzeko, animatzen zaituztet animaliekin esperimentuak atalaren barruan dauden galderen emaitzen ondorioak gehitzea proiektuari, horrela ikuspegi orokorrago eduki dezake proiektuak. Baita ere hurrengo txostenean izan dituzuen arazoak zehaztera animatzen zaituzte, zuei gehiago laguntzeko.
Jarraitu horrela!!!!