Komunikazio kuantikoa

Txosten honetan komunikazio kuantikoari buruz bildu ditugun datu guztiak daude, - gure ustez funtsezkoak direnak - komunikazio-sistema ultra segurua eta bortxaezina dena. Txostenaren edukia ondo ulertu ahal izateko, uste dugu oso garrantzitsua dela fisika kuantikoari, edo mekanika kuantikoari buruzko laburpen txiki bat egitea, honen legeak oinarri hartuta.
Taldearen izena
3B - MINATOR
Taldekideak
  • Aitor Alonso Lanza
  • Miranda González Mato
  • Naomi Paz López
Irakaslea / tutorea
Iván Gutiérrez Morín
Ikastetxea
SAN VICENTE DE PAÚL
Maila
dbh3
Herria
BARAKALDO
Probintzia
Bizkaia
Hizkuntza
Euskara
Lanaren eremua
  • Fisika / Kimika
  • Ingeniaritza teknologia
Proiektu mota
Ikerketa proiektua
Proiektuaren txostena

application/pdf Deskargatu — 622 KB


Ikertzaileen balorazioak

Antonio Veloso Fernández        

Química de materiales  UPV/EHU

Oso ondo idatzia dago lana nahiz eta gaia oso zaila eta abstraktoa izan. Indexa idatzita egotea errazten du asko lanaren jarraipena. Hala ere, esaten den bezala lanean gehiago sakondu beharko lirateke emaitzetan. Lan oso profesionala.
Bestalde, beharbada bideoan agertzen den aurkezpenean letra gutxiago egon behar litzateke lanaren jarraipena errazago egiteko.

__

Adrián  Claver Alba       

Materialen Ingenieritza // Ingeniería de materiales       

UPNA/NUP

Kaixo gazteak!
Zorionak egindako lanagatik! Oso lan ona egin duzue. Nire ikerkuntza esparruarekin zerikusia ez izan arren (materialen ingeniaritza) , zuen lana asko gustatu zait, interesgarria da, ondo azaldu duzue eta egunerokotasuna duen gai bat aukeratu duzue. Mota honetako ikerkuntzak garrantzi handia dute, askotan informazioa ondo bilatu eta aztertzea esperimentuak egitea bezain garrantzitsua da. Gainera, esperimentuak aurkeztuko dituzue zuen standean, lana borobiltzeko balio dutena.
Zuen lana aztertutako gaia euskaldunei gerturatzeko balio du, askotan zaila dena informazio faltagatik. Zientzian geroz eta presentzia handiago dute mota honetako lanak, dibulgazioan oinarritzen direnak, zientzia egiteaz gain transmititzea ere garrantzitsua delako. Zuen txostena oso ondo dago; aurkezpena asko zaindu duzue, bibliografia egokia da, irudiak erabili dituzue, letra lodia eta beste idazkera baliabideak erabili dituzue… bikain zentsu honetan! Bideoan ematen dituzuen azalpenak ere ondo daude.
Bestalde, aukeratutako gaia oso konplexua da eta informazio guzti hori bilatu, irakurri eta ulertze gogorregia izan daiteke. Beste baterako gai honekin zerikusia duen zerbait aukeratu dezakezue eta horretan sakondu bakarrik, zuentzat errazago izan daiteke eta gehiago disfrutatuko zenukete lanarekin.