Kutsaduraren eragina "Bellis perennis" landarean

“Bellis perennis" landare hostoetn gainean tenperatura, estoma kopuru eta egoera (itxita, zabalik), kolorea (pigmentuen adierazle bezala) eta biomasa aztertu ditugu. Emaitza interesgarriak izan ditugu hiriko eta herriko bitxiloreen artean pigmentu kantitate ezberdinak aurkitu dugulako, eta airearen hezetasun erlatiboak eta partikula eseki kopuruak estomen itxieran eragiten duela ikusi dugulako.
Taldearen izena
Kutsaduraren eragina "Bellis perennis" landarean
Taldekideak
  • Saioa Larrainzar .
  • Nahia Garaioa .
  • Jare Pérez .
  • Maite Abegue .
Irakaslea / tutorea
Mariaje Lasarte .
Ikastetxea
Biurdana BHI
Maila
batxilergoa2
Herria
Iruña
Probintzia
Nafarroa
Hizkuntza
Euskara
Lanaren eremua
  • ingurumena / Ekologia
Proiektu mota
Ikerketa proiektua
Proiektuaren txostena

application/pdf Deskargatu — 3725 KB


Ikertzaileen balorazioak

Kaixo, ikerlari kideak!

Lehenik eta behin, zoriondu nahi zaituztet primerako lana egin duzuelako! Kutsadura neurtzeko hainbeste parametro neurtu izanak erabat harrituta utzi nau. Zorionak benetan!

Aukeratu duzuen gaia oso interesgarria dela uste dut, kutsadura gaur egun daukagun arazo larrienetariko bat denez, hori neurtzeko parametroak edukitzea funtsezkoa delako.

Metodologiari dagokionez, sofistikazio-maila altuko teknikak, tresnak eta programak erabili dituzue datuak eskuratzeko, ikerketari itxura profesional handia ematen diotenak. Gainera, ahalegin handia egin duzue lortutako emaitzak zorroztasunez analizatzeko, parametro estatistikoak erabilita eta beharrezkoa zenean adituei jota.

Hobekuntza posibleen artean, aire kalitatearen neurgailuen unitateak eta grafiko batzuen ardatzen izenak falta direla konturatu naiz. Kontuz ibili behar zarete gauza horiekin, datuak ondo jasota egoteko funtsezkoak baitira.

Espero dut ikerketa mundura egindako lehen hurbilketa honetaz asko gozatu izana! Segi horrela!

Alex García Domingo-Aldama

Zientzia eta Teknologia Fakultatea

UPV / EHU