Landareak Artizarrean II

Landareak ur gutxidun planeta batean nola hasiko liratekeen jakiteko, lenteja landareak jarri ditugu hazten ur gutxiko inguruan. Ur gutxi bota beharrean, gatza gehitu diegu landareei. Argirik gabeko landareak hazteko ere aprobetxatu dugu.
Taldearen izena
Landareak Artizarrean II
Taldekideak
  • Izai Goikoetxea .
  • Roberto Fernandez .
  • Oier Orgaz .
  • Peru Marcos .
Irakaslea / tutorea
Gontzal Martin .
Ikastetxea
Larramendi Ikastola
Maila
dbh2
Herria
Mungia
Probintzia
Bizkaia
Hizkuntza
Euskara
Lanaren eremua
  • Biologia / Geologia
Proiektu mota
Ikerketa proiektua
Proiektuaren txostena

application/pdf Deskargatu — 1370 KB


Ikertzaileen balorazioak

Kaixo ikerlari gazteok!

Egindako lanagatik zoriondu nahi zaituztet. Izan ere, pentsatutako hipotesia betetzea ez da beti gertatzen den gauza. Honek zerbait ematen digu aditzera: hipotesia egun ezagutzen ditugun datuetan oinarrituta zegoela eta erabilitako metodología egokia zela. Beraz, zorionak! Metodo zientifikoaren aplikazio bikaina egin duzue.

Nire arlo zientifikoa pixkat urrun gelditzen da, farmakologia eta osasun mentala ikertzen baitut. Dena den, nekazal zientzia edota osasun zientziatan lan eginda ere, helburua gizartea hobetzea izan behar duela sinesten dut. Ildo horri jarraituta, gustatuko litzaidake zuen lanaren aplikazioa proposatzea, uste al duzue argirik gabe edo argirekin hazitako lekaleek nutrizio-balio bera izango dutela?

Bestalde, zuen esperimentuaren bidez argi gelditzen da, ura ezinbestekoa dela bizitzarako eta zaindu beharra dagoela. Gizarteak honen berri jakin behar du. Eskerrik asko partekatzeagatik!

 

Guadalupe Rivero Calera

Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea

Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)