Lantegi proiektua
- Taldearen izena
- Lantegi proiektua
- Taldekideak
-
- Jorge Bilbao
- Edurne Etxaniz
- Izei Gorostola
- Irakaslea / tutorea
- Jaione Torre Torre
- Ikastetxea
- Sopela BHI
- Maila
- dbh4
- Herria
- Sopela
- Probintzia
- Bizkaia
- Hizkuntza
- Euskara
- Lanaren eremua
-
- Ingeniaritza teknologia
- Proiektu mota
- Proiektu teknologikoa
- Proiektuaren txostena
-
Deskargatu — 430 KB
Ikertzaileen balorazioak
Kristina Zuza Elosegi
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola
UPV / EHU
Zorionak neska-mutilak!! Lan bikaina egin duzue!!
Enpresa batean sor daitekeen benetako arazo bati irtenbidea eman diozue, bizitza errealean proiektu bat garatzeko erabiltzen bide bera jarraituz!! Hori bai ikasketa ona etorkizunean sortuko zaizkizuen arazoei aurre egiteko!! Gipuzkoako ingeniaritza eskolan saiatzen gara gure ikasleei zuek jarraitu duzuen prozesu hau barnera dezaten laguntzen.
Talde lanean aritu zarete eta zuen proiektuaren indar-guneak eta ahuleziak topatzen jakin duzue. Proiektuaren eraikuntza txukun osatu duzue eta proposatzen duzuen mekanismoa automatizatu ere egin duzue. Gustatuko litzaidake zertxobait gehiago jakitea erabili duzuen programaren inguruan, zuek programatu duzuen edo jadanik sortutako kodea erabili ote duzuen adibidez. Funtzionamendua azaltzen duen bideoren bat ere gustura ikusiko nuke.
Proiektua hobetzen jarraitu nahi izanez gero baduzue nondik heldu, baina dagoenean ere oso lan polita da. Etorkizunean ingeniari bikainak izateko aukera duzue! Bejondaizuela!
ZORIONAK!