Larrialdi plan digitala

Taldearen izena
Larrialdi plan digitala
Taldekideak
  • Eñaut Lexartza Hernandez
  • Eki Izagirre Gago
Irakaslea / tutorea
Jon Zabala Aranguren
Ikastetxea
URBI BHI
Maila
dbh4
Herria
Basauri
Probintzia
Bizkaia
Hizkuntza
Euskara
Lanaren eremua
  • Ingeniaritza teknologia
Proiektu mota
Proiektu teknologikoa
Proiektuaren txostena

application/pdf Deskargatu — 1440 KB


Ikertzaileen balorazioak

Leire San Jose

Ekonomia eta Empresa

UPV / EHU

 

Kaixo, ikertzaile gazteak!

 

Lan interesgarria egin duzue, zorionak! Esfortzua nabaria da eta gustura ibili zaretela suposatzen dut. Lan bikaina, benetan!

Aurrera eramateko aukeratu duzuen lana asko interesatu zait, nahiz eta nik beste eremu batean ikertzen dudan (gizarte balioa zelan monetizatzen nabil). Edonola ere, primerako izango litzateke lan honen jarraipena ikusiko banu eta horretarako prototipo txikia adibide gisa egitea ondo legoke. Esperimentu txikia ere bikaina izango zen eta agian bideoren batean azalduko bazenute, ba bikaina!

Uste dut ondo pentsatu duzuela prozesua eta behar dituzuen guztiak. Baita argi geratu da ere, zeintzuk diren abantailak.

Bestalde, esan bezala adibide bat edo bideoren bat esperimentu gisa egitea ondo legoke. Benetan ikusteko dituen abantailak. Batzuetan teorian gauzak bikaina dirudite, baina praktikara eramaten ditugunean asko hobetzen dute, hainbat gauzez ohartzen baikara.

Bukatzeko, esan bezala interes handiko proiektua egin duzue eta seguru nago abantaila asko badituela. Orain frogatzeko eta praktikan jartzeko momentua da. Aurrera neska-mutilak!