Laudioko ibaiko uraren kutsaduraren azterketa ur-dilistak (Lemna minor) erabiliz
- Taldearen izena
- Laudioko ibaiko uraren kutsaduraren azterketa ur-dilistak (Lemna minor) erabiliz
- Taldekideak
-
- Enaitz Fernández .
- Jaime Campos .
- Irakaslea / tutorea
- Zaloa Kintana Goikoetxea
- Ikastetxea
- Laudio BHI
- Maila
- batxilergoa1
- Herria
- Laudio
- Probintzia
- Araba
- Hizkuntza
- Euskara
- Lanaren eremua
-
- Biologia / Geologia
- ingurumena / Ekologia
- Proiektu mota
- Ikerketa proiektua
- Proiektuaren txostena
-
Deskargatu — 461 KB
Ikertzaileen balorazioak
Aitor Cevidanes Miranda, PhD
Department of Animal Health
NEIKER-Basque Institute for Agricultural Research and Development
Basque Research and Technology Alliance (BRTA)
Zorionak gazteak!
Oso lan interesgarria burutu duzue! Baina batez ere, ikerketaren prozesua ulertu eta bizi
duzue! Askotan ikerlariok ez dugu lehenengoan asmatzen eta esperimentuak burutu ahala
gure ikerketari eragiten dioten faktore desberdinetaz ohartzen gara. Garuna martxan jarri eta
hobekuntzak pentsatu eta esperimentuak errepikatzen ditugu. Bidean aurkitu dituzuen
oztopoei buruz hausnartu eta konponbidea aurkitu duzue! Zorionak! Peto petoko ikerlariak
zarete!
Zuen lanean datuak oso modu egokian aurkeztu dituzue grafiko txukun eta politak erabiliz.
Orokorrean testua ondo idatzia dago eta ikerketan lan baten atal desberdinak ondo azaldu
dituzue. Argazkiak ere lagungarriak dira ikerketa eremua ondo kokatzeko. Gainera
erreferentzia bezala bi artikulu zientifiko erabili dituzue eta horietako bat ingelesez
argitaratutakoa. Bejondeizuela!
Aukeratutako metodologiak eduki ditzakeen arazoak identifikatu dituzue. Esperimentua
errepikatzekotan badakizue ze aldaketa planteatu, ongarria eta oxigenoa ardatz izanda. Hala
ere, hipotesia baieztatzeko gai izan zarete!