Lurraren azterketa

Gure herriko leku ezberdinetako lurra aztertu dugu. Hau egiteko herriko eta mendiko leku ezberdinetako lurra erabili dugu. Bertako animalia espezieak ikusi eta zenbatu ditugu. Bestalde lurrari hainbat analisi egin dizkiegu. Analisi fisikoak, kimikoak eta biologikoak hala nola; pH, materia organikoa eta zizare kantitatea, neurtu ditugu. Leku ezberdinetako analisiak burutu ondoren emaitzak aztertu eta ondorioak lortu ditugu.
Taldearen izena
Piko pala
Taldekideak
  • Nagore Burga Ramos
  • Iune Cestau Mariñelarena
  • Irati Iturriotz Belauntzaran
Irakaslea / tutorea
Ainhoa Illarramendi Isasi
Ikastetxea
Amazabal BHI
Maila
batxilergoa1
Herria
Leitza
Probintzia
Nafarroa
Hizkuntza
Euskara
Lanaren eremua
  • Biologia / Geologia
  • ingurumena / Ekologia
Proiektu mota
Ikerketa proiektua
Proiektuaren txostena

application/pdf Deskargatu — 5121 KB

Posterra

application/pdf Deskargatu — 9303 KB


Ikertzaileen balorazioak

Adrián  Salazar Sánchez

Microbiología

Facultad de Farmacia

UPV/EHU

Oso lan ona neskak, zorionak! Eta posterrari dagokiola… +1!
Lurren analisia ez da nire espezialitatea, izan ere ni farmazialaria eta mikrobiologiako ikertzailea naiz, baina oso gustura irakurri dut zuen lana. Esperimentuen diseinua egokia eta datuen analisia ondo egina dagoela iruditu zait. Nire esparrura eramatearren agian lurren analisi mikrobiologiko bat egitea proposatuko nizueke hurrengo baterako 😉, lurretan dagoen bakterio eta onddoen biodibertsitatea ikusteko. Faltan bota dudan atal bakarra bibliografia izan da; hau da, nondik atera duzuen informazioa lan hau aurrera eramateko, kontsultatutako iturriak eta abar.

___

Iban Ubarretxena Belandia       

Biologia Estructural, Bioquimica y Biofisica        

Instituto Biofisika (UPV/EHU, CSIC)        

UPV/EHU

Kaixo, gazteak! Lan bikaina egin duzutela iruditzen zait, zorionak beraz!

Aurrera eramateko aukeratu duzuen lana, alegia mendiko eta herriko lurren kalitatea neurtzea asko interesatu zait. Gure ingurunearen osasuna etengabe neurtzea oso grarrantzitsua da eta mesede haundia egiten digu osasunarako eta bizitza kalitate ona modu jasangarrian mantentzeko. Beraz zuek aukeratutako gaiak egunkortasun handia du, ikerketa aldetik interesgarria da eta ikerkuntza tresna aproposak aukeratu dituzutela iruditzen zait. Bideoa ere bikain!

Proiekatuaren inguruan egindako azterketa eta kudeaketa ere egokiak iruditu zaizkit. Hipotesia argia eta ondo azalduta zegoela iruditu zait. Datu asko jaso dituzute eta ederki azaldu ere taula eta grafikoetan. Laginketa ere bikain saiakuntzak errepikatuz estatiskikoki balioa duten datoak emateko. Beraz, asko gozatu dut zuen lana irakurtzen. Aurrera begira, gustatuko litzaidake jakitea nola jarraitzen duzuen proiektu honekin lanean.

Nere ustez interesantea izango litzateke lurraren kalitatea urtaro ezberdinetan eta giro ezberdinetan egingo bazenuten, horrela inguruko lurren ikuspegi orokor bat lortuko zenukete. Hildo beretik, lagin gehiago jasoko nituzke gune ezberdinetik Leitzako inguru osoa ondo kontrolatuta edukitzeko. Zuei gehiago laguntzeko ideia bat besterik ez da.

Bukatzeko, zorionak eman nahi dizkizuet proiektuagatik eta animo ikerketaren hurrengo pausoekin.

Agur bero bat.