Lurreko biodibertsitatea kaltetzen ez duen pestizida baten bila

"Lurzoruko biodibertsitatea zaintzea ezinbestekoa da. Askotan, biodibertsitatea aintzat hartu gabe nekazariek intsektuak uxatzeko produktuak erabiltzen dituzte berau kaltetuz. Gure helburua 4 pestiziden artean intsektuen aurkako onena eta biodibertsitatea gutxien kaltetzen duena aurkitzea da.Tabakoa, baratxuria, kupre sulfatoa eta pestizida komertziala erkatuz, biodibertsitateari kalte gutxien egiten diona baratxuria dela ikusi dugu."
Taldearen izena
Lurreko biodibertsitatea kaltetzen ez duen pestizida baten bila
Taldekideak
  • Ainhoa Martinez .
  • Jon Olanda .
Irakaslea / tutorea
Zaloa Kintana Goikoetxea
Ikastetxea
Laudio BHI
Maila
batxilergoa1
Herria
Laudio
Probintzia
Araba
Hizkuntza
Euskara
Lanaren eremua
  • Biologia / Geologia
  • ingurumena / Ekologia
Proiektu mota
Ikerketa proiektua
Proiektuaren txostena

application/pdf Deskargatu — 257 KB


Ikertzaileen balorazioak

Aitor Cevidanes Miranda, PhD
Department of Animal Health
NEIKER-Basque Institute for Agricultural Research and Development

Basque Research and Technology Alliance (BRTA)

 

Kaixo Ainhoa eta Jon!
Zorionak! Oso lan interesgarria atera duzue aurrera! Biodibertsitatea oso puntu
garrantzitsua da ekosistemak osasuntsu mantentzeko. Nik zehazki ez dut lurreko
bioaniztasunarekin lan egiten, baina bioaniztasuna nire ikerketan oso garrantzitsua da, baita
intsektuak ere. Horregatik, oso lan polita eta interesgarria iruditu zait pestizida eta
intsektiziden ondorioak ikertzea!
Zuen lanari buruz aipatu nahi dut, oso txukun idatzi eta aurkeztu duzuela informazioa.
Nabaritzen da gaia ondo ulertu eta barneratu duzuela eta aurrera eramandako teknikak eta
materialak ondo ezagutu dituzuela prozesuan zehar. Oso argi gelditzen da zein zen zuen
helburua eta hipotesia eta aurrera eramateko planteatutako metodologia oso aproposa eta
ondo garatutakoa izan da! Zorionak!
Zuen lana irakurtzean, argazkiak faltan bota ditut. Uste dut petri-plakak eta bakterioen
inhibizioaren argazki pare batek lana borobilduko lukeela. Hala ere, grafikoan emaitzak oso
argi ikusten dira. Zuek aipatu bazela, ikerketa aurrera jarraitzeko puntu garrantzitsu bat
identifikatu duzue: erabilitako produktuak, intsektizida bazela duten erabilgarritasuna ikertzea.
Badakizue datorren ikasturtean zerri ekin!