Marterako bidaiariak

Martera bizitzera joan beharko bagina bidaiatzeko eta bizitzeko beharrezkoa izango litzatekeena ikertzea eta prestatzea izan da proiektu honen helburua. Marteko bizi baldintzak aztertu ahal izateko esperimentu desberdinak egin dira, hala nola: - Alde batetik zuzirien aireratzea aztertu da alkohola erabiliz eta baita marteratzea Lander bat eraikiz. - Espazioan bizi daitezkeen estremofiloak diren Tardigradoak aurkitu dira mikroskopioz eta bizi baldintza desberdinetan bizi daitezkeen aztertu da. - Marten eraikiko genukeen basea diseinatu da Tinkercad erabiliz, beharrezko modulu guztiekin. Modulu bakoitza baliabide desberdinak lortzeko erabiliko zen, hala nola energia, janaria, oxigenoa eta ura. Horretarako laborategi esperimentuak egin dira baliabide hauen lorbidea izateko Marten. - Azkenik entrenamendu espaziala diseinatu eta burutu da, espazio bidaian parte hartuko duten kideak aukeratuak izan ahal izateko. Azkenik Marten bizitzeko basearen prototipoa maketatuko da.
Taldearen izena
Marterako bidaiariak
Taldekideak
  • Lucia Uribe
  • Eunate Krutxaga
  • Markel Irizar
  • Hegoa Hernando
Irakaslea / tutorea
Esther Atela Goitiz
Ikastetxea
Lauro ikastola
Maila
dbh3
Herria
Loiu
Probintzia
Bizkaia
Hizkuntza
Euskara