Maskarillen eraginkotasuna

Aurkeztatuko gaia, maskarillen eraginkortasuna da. Gai hori aukeratu dugu, orain bizitzen ari garen egoerarako ezinbestekoa delako, egoera batean gaude, non birus bat pertsonen bizitzekin amaitzen ari da, eta egoera zaila da, eta ez kutsatzeko, maskarak erabili behar ditugu birusa gure gorputzetan sar ez dadin. Esperimentu honetan maskarilla gehienak aztertuko ditugu.
Taldearen izena
Maskarillen eraginkortasuna
Taldekideak
  • Marta Ayerdi Alonso
  • Olatz Arroita Sagardui
  • Eunate Apezteguia Enzunza
Irakaslea / tutorea
Maria Alberdi Ibarzabal
Ikastetxea
Lauaxeta Ikastola
Maila
dbh3
Herria
Amorebieta - Etxano
Probintzia
Bizkaia
Hizkuntza
Euskara
Lanaren eremua
  • Osasuna
Proiektu mota
Ikerketa proiektua
Proiektuaren txostena

application/pdf Deskargatu — 1177 KB

Posterra

application/pdf Deskargatu — 1169 KB


Ikertzaileen balorazioak

Almudena Ramos Uriarte         

 Neurociencias 

Facultad de Medicina y Enfermería      

UPV/EHU

Kaixo Eunate, Olatz eta Marta,
Lehenik zorionak!!! Ideia oso beharrezkoa izan da zuena!!!!
Oso ondo eta argi planteatu duzue zuen lanaren helburua.
Ikerketaren helburu nagusia herritarren arazoak konpontzea da. Zuek behar bat detektatu duzue eta behar horri erantzuteko plan bat diseinatu duzue.
Sortzen zaizkidan zalantzak:
1. Birusa oso txikia dela esaten duzue, baina bilatu duzue zein den bere tamaina? Agian, maskararen ehunaren poroaren tamaina zein izan daitekeen jakin behar dugu.

2. Esan duzue maskara guztiek ondo funtzionatzen dutela, baina suposatzen dut guztiak ez dutela eraginkortasun bera, halako ranking bat egin dezakezue?

3. Maskara horiek sortzen dituzten hondakinen arazoa pentsatu duzue? Arazoa murrizteko ideiaren bat eman dezakezue?

Jarraitu lanean orain arte bezala, potentzial handia duzue eta.
¡Animo!!!
___

Olatz Pampliega Ormaetxea     

Neurozientziak, Biologia Zelularra         

Achucarro Basque Center for Neuroscience

Kaixo neskak. Zuen lana interes handiarekin irakurri dut eta aukeratutako gaia baita planteatutako esperimentuak asko gustatu zaizkit.

Nire ikerketa arloa (neurozientziak) maskarillen mundutik oso urrunduta egon arren, esperimentuak diseinatzeko eta burutzeko estrategiak oso antzekoak dira. Hortaz, asko gustatu zait zuek bi esperimentu ezberdin egitea maskarillen eraginkortasuna frogatzeko. Laborategian ere, metodo bakoitzak informazioaren zati bat baino ez ematen digu eta beraz, beti egin behar izaten ditugu hainbat esperimentu ezberdin proiketu baten barruan.

Bestalde, emaitzak eta ondorioak hain interesgarriak direnez, datu zehatzen bidez ere aurkeztu ahal dituzue, grafikekin, irakurleari erakargarriagoa egiteko. Agian aipatu ahal duzue ere zenbat maskarilla erabili dituzuen esperimentu bakoitzean (normalean mota berdineko 3-5 modelo ezberdin).

Zorionak berriz egindako lanagatik!