Material ignifugoak: tradizioa vs nanoteknologia

Eguneroko bizitzan erabiltzen ditugun materialak uste baino arrisku gehiago ekar ditzakete, sute bat gertatzeko arriskua handituz. Gaur egun erabiltzen diren material askok ez dute suarekiko inolako erresistentziarik eta areagotzeko, teknologia ignifugo deberdinak erabili daitezke. Horien artean disoluzio batekin estaltzea. Estaldura ignfugoak aspalditik ezagunak dira eta azken urteetan nanoteknologiak aukera berriak ekarri ditu, grafenoa izanik etorkizuneko material ignifugo interesagarri bat. Gure ikerketan ehun naturalak eta sintetikoak suaren aurrean duten erantzuna alderatuko ditugu baita estaldura egiteko disoluzio desberdinak, suteen ondorioz gertatutako kalteak gutxitzeko asmoarekin.
Taldearen izena
zientziakizuna
Taldekideak
  • Izaro Aranburu Fernandez
  • Naiara Clemente Artola
  • Leire Lopez Alda
Irakaslea / tutorea
Miren Pelaez Arregui
Ikastetxea
Beasaingo La Salle
Maila
dbh4
Herria
Beasain
Probintzia
Gipuzkoa
Hizkuntza
Euskara
Lanaren eremua
  • Fisika / Kimika
  • Ingeniaritza teknologia
Proiektu mota
Ikerketa proiektua
Proiektuaren txostena

application/pdf Deskargatu — 4544 KB

Posterra

application/pdf Deskargatu — 3901 KB


Ikertzaileen balorazioak

Beñat Olave Fernández

Kimika eta Nanoteknologia       

POLYMAT

UPV/EHU

Kaixo neskak! Oso lan zientifiko polita egin duzue. Metodologia zientifikoa kontuan izatea oso oso garrantzitsua da eta nabari da esfortzua jarri dezutela horretan.
Bestalde, asko gustatu zait aurkitu duzuen ondorioetako bat, grafenoa ez dela hain berezia. Izan ere, material berri hauek oso ondo datoz erabilpen zehatz batzuentzako, baina beste kasu askotan, ikusi duzuen bezala, material tradizionalak merkeagoak eta eraginkorragoak izan daitezke.
Posterra egitea oso idea ona izan da ere, hau baita zientzian, emaitzak aurkezteko erabiltzen diren formatuetako bat.
Espero det esperientzia gustatu izana eta, nahi baduzue, etorkizunean zientzialariak izateko oso prest ikusten zaituztet!

___

Maider Iturrondobeitia Ellacuria            

Material berriak eta bizi zikloa 

Bilboko Ingenieritza Eskola

UPV/EHU

Lan bikaina! kontsumismoa eta teknologiak aurrera egiten duen einean, iraunkortasunak, ingurugiroak eta alde sozialak osatzen duten triangelua ahaztua geratzen da. Zuen lanak argi uzten du teknologia berriak beti ez direla norabide egokian erabiltzen. Aurrerago, urteren batean, behar bada alderdi kimikoaz gain, ohial ezberdinek suposatzen duten kutsadura eta produkzioak duen alderdi soziala ere azter ditzakezue.