Mikroplastikoa
- Taldearen izena
- Mikroplastikoa
- Taldekideak
-
- Laida Agirre Bernau
- Maialen Lopez Barbero
- Ane Bilbao Olabarri
- Irakaslea / tutorea
- Naiara Mentxaka Fructuoso
- Ikastetxea
- Lauaxeta Ikastola
- Maila
- dbh2
- Herria
- Amorebieta-Etxano
- Probintzia
- Bizkaia
- Hizkuntza
- Euskara
- Lanaren eremua
-
- Osasuna
- ingurumena / Ekologia
- Fisika / Kimika
- Proiektu mota
- Ikerketa proiektua
- Proiektuaren txostena
-
Deskargatu — 1140 KB
Ikertzaileen balorazioak
Kaixo denoi!
Lehenengo eta behin zoriondu nahiko nizueke. Eskertzekoa da ikasle hain gazteek honelako lan bat egitea eta hain larria den arazo bati buruz ikertu nahi izatea.
Mikroplastikoak zer diren modu oso zehatz eta argi batean azaldu duzue, zorionak. Pena da baliabide ekonomikoek zuen ikerketarako erabili nahi zenuten kamera termikoa edukitzea ahalbidetu ez izana. Hala ere, zientzialariok gehienetan topatzen gara ildo horretako arazo ekonomikoekin, beraz, alternatiba bat bilatu izana (sticker termokromatikoa) zientzialari onak zaretela iradokitzen du. Gainera, erabilitako teknikaren mugak aipatzea zientzialari onen praktika bat da.
Beste aldetik, oso ondo egituratu duzue testua, ideia nagusiak azpimarratzeak lanaren ulermena errazten baitu. Halaber, goraipatzekoa da zuen proiektuan lagundu dizueten pertsonei eskerrak eman izana.
Bestalde, lanean lortu dituzuen emaitzak grafiko batean erakustea gomendatuko nizueke, aipatzen dituzuen ondorioak indartzeko. Bukatzeko, hurrengoan txostenean bibliografia idaztea proposatzen dizuet, ematen duzuen informazioa iturri fidagarrietatik atera duzuela frogatzeko. Guzti honekin, etorkizunean nahi duzuen ikerketa egiteko aukera izatea espero dut. Ikerketarako grinarekin jarraitu, animo!
Amaia Mimenza Saiz
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)