Mikroplastikoen eragina indaba landareen hazkuntzan
Ohikotasunean hain ospetsuak diren plastiko polimeroetatik eratorriak dira mikroplastikoak,higaduraren ostean sortzen baitira. Uretan dagoen mikroplastikoen inguruan asko hitz egiten da, baina lurrean uretan baino mikroplastiko gehiago dago, eta ez dago ikerketa nahikorik haueneraginak aitortzen dituena. Halere, Lihn Anh Cat ikerkplariak (2019) baieztatu du eragin zuzena dutela landare batzuen eta onddo mikorrizikoen harreman sinbiontikoan. Mikroplastikoak 5mm-tik beherako diametroa duten partikulak dira eta eragina izan ditzakete onddo mikorriziko arbuskulareetan, landare mota batzuen sustraietan agertzen diren onddo sinbiontiko batzuk,landarearen xurgapen ahalmena sustatzen dutenak. Mikroplastikoen eragina landareen hazkuntzan ikertzeko indaba landareak erabili ditugu eta fase ezberdinetan banatu dugu gure esperimentazioa. Lehenengo fasean, landareen erneketan oinarritu ginen eta ondorioztatu genuen ez zegoela eraginik. Honetarako 12 landare erabili genituen, hiruko taldeetan banatuz, lau baldintza ezberdinetan ernetuz, onddoekin, onddo eta mikroplastikoekin, mikroplastikoekin eta jrarekin soilik. Bigarren fasean, landareen hazkuntza prozesua behatu genuen. Honetarako lehenengo faseko baldintza berdinak mantenduz, 21 landare hasi genituen, erneketa prozeduak guztientzako berdinak direlarik. Neurketak hartu eta faseen emaitzak aterako dira. Landareak landatzeko, jogur poteetan ernetu ditugu, bai lehengo eta bigarren faseetan. Behin hasi direnean, erditik zatitutako esne tetrabrikak erabili ditugu, bigarren faseari ekin egiteko. Landareeak ur bolumen berdinarekin ureztatu dira, probetei esker neurtu dena. Gainera, mikroplastikoak boligrafo eta plastiko zatiak lixa batekin birrinduz lortu genituen eta onddoak erosi genituen. Bigarren fasean datuak bildu ditugu, sustraiaren luzeera eta diametroa, zurtoinaren luzeera eta diametroa, hosto kopurua eta tamaina eta lurraren kolorea, ph -a eta hezetasuna, hain zuzen. Honekin grafikoak egingo dira, landareen hazkuntza tendentziak eta prozesuak behatzeko.
- Taldearen izena
- Mikroplastikoen eragina indaba landareen hazkuntzan
- Taldekideak
-
- Gaizka Bermejo
- Zelai Toledo
- Naroa Unzilla
- Irakaslea / tutorea
- Amaia Perez Etxebarria
- Ikastetxea
- Lauro ikastola
- Maila
- batxilergoa1
- Herria
- Loiu
- Probintzia
- Bizkaia
- Hizkuntza
- Euskara