Musikaren eragina garunean eta gizartean

Musikak gizartean dituen erabilerak eta eraginak ulertu eta interpretatzeko hainbat datu zientifiko oinarri gisa hartu ditugu. Bi atal nagusietan bereizi dugu: musikak garunean dituen eraginak eta gizartean dituen eraginak.
Taldearen izena
Musikaren eragina garunean eta gizartean
Taldekideak
  • Eneko Fernandez .
  • Xenki Maceira .
  • Marco Olloquiegi .
Irakaslea / tutorea
Usoa Arin Beraza
Ikastetxea
Zurriola Ikastola
Maila
batxilergoa2
Herria
Donostia
Probintzia
Gipuzkoa
Hizkuntza
Euskara
Lanaren eremua
  • Osasuna
Proiektu mota
Ikerketa proiektua
Proiektuaren txostena

application/pdf Deskargatu — 1840 KB


Ikertzaileen balorazioak

Varun de Castro Arrazola

Letren Fakultatea - UPV / EHU

 

Lan ederra! Zuen idatzian ederki azaltzen duzuen bezala, gure gizartean nonahi eta noiznahi entzuten da musika. Hain pisu handia izanda, harritzekoa da oraindik lan zientifiko gutxi eskaintzen zaiola. Asko eta asko daukagu oraindik ikertzeko, eta zuek musikariak izanda, zoragarria litzateke aurrera jarraituko bazenute ikerketa mundu horretan, hobeto ulertzeko adibidez zergatik musika estilo batzuek eragin handiagoa duten eskizofrenia kasuetan, edo animoak alaitzeko.

Diseinatu duzuen galdetegia ekarpen benetan aberasgarria da. Gainera, ederki azaltzen duzue zeintzuk ziren zuen aurreikuspenak, eta noiz eta zergatik betetzen diren edo ez. Nire ustez, galderetan deskribatzen dituzuen emaitza oparo horiek bikain geratuko lirateke barra-grafiko batzuk sortuz (adibidez, galdera hauek: 4, 7, 11).

Azkenik, gogoratu badagoela konbentzio nahiko baliagarri bat testu zientifikoetan: erabili diren informazio iturri guztiak xehe-xehe aurkeztu behar dira bibliografian (egileak, izenburua, argitalpen urtea...). Horrek asko laguntzen dio irakurleari gaian sakontzeko; hari txiki batetik tira egin eta jakintza mundu oso bat zabaltzen da gure aurrean!

Segi aurrera! Asko dago-eta deskubritzeko!