Nahasmendu mentalak nerabezaroan

Ikerketa honen helburua nerabeen nahasmen edo arazo mentalak a aztertzea da, eta horiek nola eragiten dieten eta ikastolak nola eragiten dien aztertzea. Ikerketarekin, halaber, ikastetxe guztiek psikologo bat edo gehiago behar dituztela frogatu nahi da, batez ere nerabeentzat, horiek pairatzeko arrisku handia baitute. Nahasmendu mentalak nerabezaroan
Taldearen izena
DBH3
Taldekideak
  • Ane Bagan Portales
  • Paul Serna Alaña
Irakaslea / tutorea
Maria Alberdi Alberdi
Ikastetxea
Lauaxeta Ikastola
Maila
dbh3
Herria
Amorebieta
Probintzia
Bizkaia
Hizkuntza
Euskara
Lanaren eremua
  • Gizarte zientziak
Proiektu mota
Ikerketa proiektua
Proiektuaren txostena

application/pdf Deskargatu — 250 KB

Posterra

application/pdf Deskargatu — 591 KB


Ikertzaileen balorazioak

Miren Arantzeta Pérez 

Psikolinguistika - Neurolinguistika         

Micaela Portilla Ikerkegunea

UPV/EHU

Kaixo, gazteok! Lan ederra egin duzue, zorionak!

Nire ikerketa eremua beste bat den arren (hizkuntzalaritza klinikoa), kognizioa eta osasun mentalarekin harremanetan egiten dut lan. Zuek burutu duzuen lanak berebiziko garrantzia du nahasmen mentalen identifikazio goiztiarra bultzatzeko eta baita gaixotasun mentalak gizartean bistaratzeko.

Nerabezaroan pairatzen diren nahasmendu mental ohikoenak zorrotz azaldu dituzue eta nerabe lagin bat galdetegi bidez behatu duzue osasun mentalaren adierazleak kuantifikatzeko. Metodo egokia aukeratu duzuela uste dut.

Uste dut ez duzuela hipotesi bat formulatu. Hipotesi bat ikerketa emaitzek onartu edo baztertu behar duten baieztapen bat behar du izan. Atal hau berraztertzera gonbidatzen dizuet. Animo eta aurrera lan bikain honekin!

___

Mikel Santesteban Insausti

Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketen Saila

Micaela Portilla Ikergunea Ikerketa Zentroa

Euskal Herriko Unibertsitatea   

Kaixo, gazteak! Lan bikaina egin duzue, zorionak!
Oso lan interesgarria burutu duzue. Osasun mentala oso garrantzitsua da. Ni beste nahiz ikerketa eremu batekoa naiz (psikohizkuntzalaritza eta elebitasuna). Edonola ere, ongi adierazten duzuen bezala, nahasmendu mentalak saihesteko oso garrantzitsua da gure osasun mentala eskolan zaintzen ikastea, psikologoen laguntzarekin. Bideoa ere ederra izan da, eta oso ongi laburtu duzue proiektuan lortutakoa. Zorionak, benetan!
Harira joanda, nahasmendu nagusiak oso ongi laburbildu dituzue. Galdetegiko emaitzak ere primeran laburutu dituzue. Grafikak ere garbiak dira. Datuen bilketarako erabilitako tresnak egokiak izan dira eta partaideen anonimotasuna ere primeran errespetatu duzue.
Nahasmendu mota bakoitzari dagozkien emaitzen deskribapenak laguntzeko, grafiko gehiago jartzea proposatuko nizueke. Bestalde, eskoletan psikologo baten laguntzaren beharra oraindik gehiago nabarmentzeko, galdetegian partaideei nahasmendu batera eraman dezaketen sintomak detektatzeko ahalmenari buruz galdetzea proposatuko nizueke. Horrela, sintoma horiek psikologora joan direnek joan ez direnek baino hobeto detektatzen dituzten aztertu zenezakete. Hala balitz, nabarmena litzateke gaixotasun mentalak detektatzeko psikologoen laguntza ezinbestekoa dela. Zorionak proiektu eder honengatik!