NPK kontzentrazioen eragina marrubi landareen garapenean

Bost marrubi landare desberdinetan N, P eta K ongarri desberdinek eragindakoa aztertu dugu ondorioak atereaz.
Taldearen izena
NPK kontzentrazioen eragina marrubi landareen garapenean
Taldekideak
  • Hegoi Barriola
  • Ander Alvarez
Irakaslea / tutorea
Usoa Arin Beraza
Ikastetxea
Zurriola Ikastola
Maila
batxilergoa2
Herria
Donostia
Probintzia
Gipuzkoa
Hizkuntza
Euskara
Lanaren eremua
  • Biologia / Geologia
Proiektu mota
Ikerketa proiektua
Proiektuaren txostena

application/pdf Deskargatu — 354 KB


Ikertzaileen balorazioak

Leire Lekunberri Odriozola

Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea

UPV / EHU

 

Kaixo Ander eta Hegoi!

Lehenik eta behin, zorionak egindako lanagatik!

Aukeratu duzuen gaia oso interesgarria iruditu zait, gaur egun kutsadurarekin eta elikadurarekin ditugun arazoak kontutan hartuta, oso egungoa dela uste dut! Nik beste eremu batean lan egiten dudan arren (neurozientziak) biologoa naiz izatez eta jada ahaztuta nituen gauza asko gogorarazi dizkidazue, gauza berri batzuk ikasarazteaz gain. Lanarekin aurrera jarraituz gero, beste kontzentrazio batzuk probatuz, adibidez, gustatuko litzaidake proiektua nola bideratuko duzuen jakitea.

Asko gustatu zait nola antolatu duzuen informazioa, orokortasunetik xehetasunera gauzak poliki azalduz, idazteko era honek asko laguntzen du irakurlea gaian barneratzen.

Bestalde, ikerketarekin aurrera jarraitzea erabakitzen baduzue, landareen hazkuntzaren datu kuantitatiboak erabiltzea gomendatzen dizuet, irakurlearentzako zaila delako zenbaterainoko hobekuntza eman den imaginatzea datu horiek izan gabe. Adibidez, ikerketaren hasieran eta bukaeran (nahi izanez gero tartean ere) lore eta hosto kantitatea zenbatuz eta konparaketa eginez, edo era berean hasieran eta bukaeran hostoen tamaina neurtuz konparaketa egiteko. Honek zuei ere hazkuntza edo hobekuntza zenbatekoa izan den jakiten lagunduko dizue.