Ortu Adimentsua 5

Egungo gure elikadura-ohiturak geroz eta osasungarrigoak bihurtzen ari dira eta horrekin batera gure ingurumena zaintzeko ekimenak hazten doaz. Geroz eta gehiago, gure sukaldeetan belar usaintsuak, barazkiak edo kimu freskoak erabili ohi ditugu, baina landare hauek bizkor galtzen dira. Hau horrela izanik, landare horiek hazteko ingurune ezin hobea modu automatizatuan sortzen duen ortu adimentsua eraiki dugu eta honi esker, sukaldean landare freskoak behar ditugunean, ez dugu supermerkatura jo beharko, gure ortutik hartu ahal izango ditugu. Honekin batera, alferrik galtzen diren elikagaien murrizketa egingo da, izan ere, jango duguna baino ez dugu aterako ortutik, garraioaren karbono aztarna saihestuko da eta plastikoa ere murriztuko dugu, oraindik ere denda askotan, erosketa egiteko plastikozko ontziak erabiltzen dira eta. Helburu hau lortzeko beraz, 4. DBHko ikasleok ortu adimentsu bat eraiki dugu. Bertan lurra, ura eta haziekin batera, LED argiztapen eta ureztatze sistema automatikoak jarriz, gure barazkiak hazi ahal izango ditugu. Guzti horren funtzionamendua kontrolatzeko sentsore desberdinak erabili ditugu, hala nola, argitasun, hezetasun eta tenperatura sentsoreak. Azkenik, landareen egoera zein den jakiteko, sentsoreen bitartez jasotako informazio guztia LCD pantaila batean erakusten da.
Taldekideak
  • Martin García Fernández
  • Oier García Fernández
  • Mikel Vaquero Araluce
  • Alain Cabezudo Garrapuchu
Irakaslea / tutorea
Janire Larrañaga Arriola
Ikastetxea
Solokoetxe Bhi
Maila
dbh4
Herria
Bilbo
Probintzia
Bizkaia
Lanaren eremua
  • Ingeniaritza teknologia

Ikertzaileen balorazioak