Pentsatzen dugun bezain askeak al gara?

Urte guzti hauetan zientziak eta teknologiak asko aurreratu den arloak dira; beraz, gizarteari erraztasun handiak eman dizkio. Horregatik, gizarteak, hauekiko dependentzia handia hartu du; honi esker, etorkizunera begira, askatasun eza izango dugu. Gure pentsamenduak eta espresatzeko askatasuna ere hauen menpe egongo dira, eta edozer gauza egiteko teknologiaren beharra izango dugu.
Taldearen izena
Pentsatzen dugun bezain askeak al gara?
Taldekideak
  • Maren Irizar
  • Nahia Legarra
  • Aizpea Lizarazu
Irakaslea / tutorea
Mikel Jauregi Herce
Ikastetxea
Urretxu-Zumarraga Ikastola
Maila
batxilergoa1
Herria
Urretxu-Zumarraga
Probintzia
Gipuzkoa
Hizkuntza
Euskara
Lanaren eremua
  • Gizarte zientziak
  • Humanitateak
  • Ingeniaritza teknologia
  • Osasuna
Proiektu mota
Biak
Proiektuaren txostena

application/pdf Deskargatu — 2180 KB


Ikertzaileen balorazioak

Koldo Garcia Etxebarria

UEU

 

Kaixo, talde! 

Lehenik eta behin, eskerrik asko egindako lanagatik, zuen ahaleginari esker gizarteak  zientziaren eta teknologiaren aurrerapenei buruz duten jarrera hobeto ezagutzen dugu. Ikertzaile bezala, egiten dugun lanaren inpaktua gizartean zein den jakitea beharrezkoa da.

Txostenean testuinguruari buruz jarri duzuen informazioa eta bukaeran jarri dituzuen definizioak oso lagungarriak izan dira. Emaitzak ondo aurkeztuta daude baina adin tarte bakoitzean zenbat erantzun jaso dituzuen (laginaren tamaina) falta da. Berdin dio asko edo gutxi diren, baina zenbat diren jakiteak testuingurua ematen dio ere.

Onartuko dizuet aurkezten dituzuen emaitzak eta ondorioak pixka bat arduratuta utzi nautela. Etorkizunari begira ezkortasuna dagoela dirudi, ea gai garen asmatzen zientziaren eta teknologiaren erabilera askeago bat egiteko proposamenekin.

Animo lanarekin eta aurrera!