Plastiko organikoak sortzea
Plastikoa gure egunerokotasunaren parte da, baina ohartzen gara zenbat kutsatzen duen? Plastikoak polimeroak dira, ehunka monomeroen edo masa molekular txikiko molekulen elkarketak. Plastikoaren monomeroak bi talde nagusitan sailkatzen dira, naturalak eta sintetikoak. Gaur egun nagusiena sintetikoa da, hau da, gizakiak sortutakoa eta erregai fosiletan oinarritutako produktu kimikoetatik eratorriak, hala nola gas naturala edo petrolioa.Adibidez: etilenoa, estirenoa, vinilo kloruroa ……………. Baina monomero naturalak geroz eta indar gehiago hartzen ari dira ikusi baita sintetikoekin jarraituz gero, kutsadura atzeraezina izango dela. Zientzialariek diotenez plastiko arruntari denbora asko kostatzen zaio guztiz desegitea, 100-1000 urte bitarte, iraunkorrak direlako, hau da, ez dira erraz hausten. Urtero, 343 milioi tona plastikozko hondakin baino gehiago ekoizten dira. Hondakin gehienak jendeak erabiltzen dituen ontzietatik eta enbalatzeko materialetatik datoz, eta gero bota egiten dira. Plastikozko hondakin horietako asko ozeanoan amaitzen dira, eta ekosistemei eta animaliei kalte egiten diete. Arazo horren konponbide gisa plastiko organikoa egitea ideia ona iruditu zaigu, petroliotik eratorritako plastikoaren erabilera ordezkatzeko produktu alternatibo gisa. Horretarako azenarioen, aguakate hezurren eta beste hainbat produktuen almidoietik abiatuta plastikoa sortzen saiatuko gara.
- Taldearen izena
- Plastiko organikoak sortzea
- Taldekideak
-
- Olaia Uharte
- Naroa Mikeo
- Lide Santano
- Hegoi Lizarraga
- Irakaslea / tutorea
- Ainhoa Illarramendi Isasi
- Ikastetxea
- Amazabal BHI
- Maila
- batxilergoa1
- Herria
- Leitza
- Probintzia
- Nafarroa
- Hizkuntza
- Euskara
- Lanaren eremua
-
- Biologia / Geologia