Psikomotronik

Amazabal ikastetxeko ikasleak gara eta hurrengo ikerketa egitea erabaki dugu. Ikerketa honekin material desberdinek duten isolamendu termikoa aztertu nahi duguna da,. Horretarako, hurrengo esperimentazioa abian jarri dugu: Hasteko kartoizko 7 kaxa berdin hartuko ditugu eta bertan izoztutako ur botila bat sartuko dugu. Beste botila bat kanpoan utziko dugu kaxarik gabe tenperatura desberdintasunak apuntatzeko. Kartoizko zazpi kutxak ( botila izoztuak dituztenak) arropa egiteko erabil daitezken material desberdinekin tapatuko ditugu. Material guztiek pisu berdina izango dute emaitzak konparatu ahal izateko. Azkenik orduro kutxak ireki eta botilen tenperatura neurtuko dugu kanpoko botilarekin batera. 7 kutxak estaltzeko 7 materialak hauek erabili dira: Estopa, Yutea, Kotoia, Poliesterra, Artilea, Polipiel eta kamixeta termikoa.
Taldekideak
  • Josu Iribarren Saigos
  • Unax Navascues Martija
  • Arkaitz Loyarte Olano
  • Ioritz Dorronsoro Iparraguirre
Irakaslea / tutorea
Ainhoa Illarramendi Isasi
Ikastetxea
Amazabal Bhi
Maila
batxilergoa1
Herria
Leitza
Probintzia
Nafarroa
Lanaren eremua
  • Energia

Ikertzaileen balorazioak