PU3 plastiko gabeko ur esferak

Lan honen helburua suteen ostean eragindako bioanistazunaren berreskurapenerako irtenbide bat bilatzea da. Material desberdinen laguntzarekin, edonork egin ahal duen esperimentu bat zelan egitea erakustea ere. Hortaz, suteen ostean zer egin, nola eta zergatik ere azaltzea izango da helburua.
Taldearen izena
PU3 plastiko gabeko ur esferak
Taldekideak
  • Martin Fernandez Azaola
  • Uxue Idirin Barquero
  • Izaro Rioja Eguileor
Irakaslea / tutorea
Maria Alberdi Ibarzabal
Ikastetxea
Lauaxeta ikastola
Maila
dbh4
Herria
Amorebieta-Etxano
Probintzia
Bizkaia
Hizkuntza
Euskara
Lanaren eremua
  • ingurumena / Ekologia
Proiektu mota
Ikerketa proiektua
Proiektuaren txostena

application/pdf Deskargatu — 5064 KB


Ikertzaileen balorazioak

Aitor Larrañaga Espartero

Escuela de Ingeniería de Bilbao

UPV / EHU

 

Aupa gazteak! Ideia paregabea izan duzuena benetan larria den arazoari konponbidea bilatzeko!

Orain dela gutxi ere, gure taldean hasi ginen alginatoarekin lanean. Material paregabea da bere biobateragarritasunari eta biodegradagarritasunari esker. Gure kasuan biomedikuntza arloan erabiltzen dugu baina zuek proposatutako aplikazioa izugarrizko abantailak izan ditzake gaur egun erabiltzen diren beste irtenbideekin alderatuz.

Benetan gustatu zait nola planteatu dituzuen hipotesiak. Hipotesi bat neurgarria eta frogagarria izan behar da eta, idatzita dauden moduan, modu errez batean frogatu daiteke hipotesia bete den ala ez. La esperimentala oso ondo deskribatuta dago eta egindako frogak bat datoz frogatu nahi den hipotesiarekin.

Hurrengo baterako, emaitza guztiak taula eta grafika batean elkartzea gomendatzen dizuet, modu azkar batean emaitzen laburpena izatearren. Ondorioetan ere, 9 metrotatik egindako frogak gehitzea komenigarria izango litzateke.