SINTOMAPP: gaixotasun infekziosoei buruzko aplikazioa

Kontuan izanik munduko pandemia batean geundela, ideia ona iruditu zitzaigun gaixotasun infekziosoei buruzko ikerketa eta aplikazio bat egitea, laguntza pixka bat emateko. Sintomak badituzu, gure aplikazioari esker jakin dezakezu gripea, hotzeria edo koronabirusa izateko zenbat aukera dituzun.
Taldearen izena
Sintomapp
Taldekideak
  • Irati Calvarro Zapata
  • Enara Donavera Garcia
  • Leire Gonzalez Martin
  • Maria Sanchez Guardado
Irakaslea / tutorea
Asier Irazusta Olariaga
Ikastetxea
Magale Salestarrak Ikastetxea
Maila
dbh3
Herria
Urnieta
Probintzia
Gipuzkoa
Hizkuntza
Euskara
Lanaren eremua
  • Ingeniaritza teknologia
  • Osasuna
Proiektu mota
Biak
Proiektuaren txostena

application/pdf Deskargatu — 1025 KB


Ikertzaileen balorazioak

Aritza    Villaluenga

Historiaurrea/ Prehistoria          UPV/EHU

Kaixo, Irati, Enara, Leire eta Maria!

Lan bikaina eta oso interesgarria egin duzue!

Aurrera eramateko aukeratu duzuen lana asko interesatu zait, nahiz eta nik beste eremu batean ikertzen dudan (Historiaurrea). Edonola ere, gustatuko litzaidake jakitea nola jarraitzen duzuen proiektu honekin lanean, hori egitea erabakitzen baduzue. A! eta bideoa bikain!

Harira joanda, lana ona eta interesgarria iruditu zait, egun ea edonork Smartphone eskura izanda eta jakinda osasun zerbitzuek lanpeturik izanda, behin-behineko hausnarketa posible egingo zuen tresnaren lehenengo urratsak ezarri dituzue.

Bestalde, etorkizunera begira potentzialtasun handia daukan alorra da hau. Gero eta zaharrago den gizarte batean, baliteke medikura jo beharra soilik guztiz ezinbestekoa den momentuetan. Zuek garatzen hasi zareten app-a bide interesgarria izan daiteke lehenengo hautaketa egiteko. Hori bai, gaixotasunak kopuru aldetik gehiago izan beharko lirateke eta Apple mugikorrentzat eskuragarri izan beharko litzateke.

___

Saloa Unanue Arza

Enfermeria, desigualdades sociales en salud     

Facultad de Medicina y Enfermería

UPV/EHU

Kaixo talde!
Sintomen araberako sailkapena eta lehenespena osasun profesionalek erabiltzen dituzten tresna izan arren, guztiz egokia iruditzen zait proposatzen duzuen populazio orokorrari zuzendutako aplikazioa osasun sistemaren asetasuna ekiditeko bideoan azaltzen duzuen bezala. Beraz, zorionak izan duzuen ideiagatik. Erizaina eta Osasun Publikoan ikertzailea naizen aldetik, honetariko iniziatibak oso beharrezkoak direla uste dut ditugun baliabide mugatuak kudeatzeko.
Oso interesgarria izan da proiektua eta aurrera nola eraman duzuen irakurtzea, baita izan dituzuen zailtasunak nola konpondu dituzuen ikustea, adibidez hasieran aplikazioan sartzea haintzat hartutako gaixotasun kopurua eta bukaeran planteatu duzuena.
Nabarmendu nahi nuke aldatuko zenituzkeen gauzen artean laguntza eskatzeari buruzko puntualizazioa. Ez zaitezte arduratu laguntza eskatzeagatik, izan ere, indargunea da bakoitzak dituen beharrak edo zailtasunak identifikatzea eta horiek gainditzeko laguntza eskatzea. Beraz, nire ustez, positiboa da laguntza eskatzen jakitea. Bestalde, aplikazio bat diseinatzen ikastea ez da lan makala!
Lana borobiltzeko aplikazioa frogatzera animatzen zaituztet, osasun sistemara honetariko sintomak duten pertsonak aplikazioa erabili eta medikuaren iritziarekin nolako adostasuna agertzen den ikusteko.
Bestalde, gomendatuko nizueke txostenean jartzen dituzuen irudien azalpenak gehitzea, ulergarriagoak izateko. Bukatzeko, zehatzagoak izateko, uste dut egokiagoa litzatekela gaixotasuna pairatzeko aukerak aipatu ordez gaixotasun horren sintomen ehunekoaz hitzegitea.

___

Olatz Pampliega Ormaetxea     

Neurozientziak, Biologia Zelularra         

Achucarro Basque Center for Neuroscience

Kaixo neskak! Zorionak egindako lanagatik, ikaragarri gustatu zait.
Bai aukeratutako gaia baita metodologia ere oso interesgarriak dira eta biak proiektu berdinean batzeak erakargarritasuna supertzen du. Etorkizunean aplikazioaren bertsio berrien zain egongo naiz.
Gauza zehatzetaz hitzegiteko, kanpo balidazio independiente bat bilatu duzuela (medikuaren bideoa) oso puntu garrantzitsua da, eta beraz, bikain egin duzue puntu honetan. Laborategian ere guk egindako ikerketak publikatzeko, balorazio independiente izaten dugu eta ez da batere erraza izaten. Zuek berriz, bikain pasatu duzue medikuaren froga! Bideo eta testu aurkezpenak ere oso ondo zainduta daudela iruditu zait.
Balidazioaren puntuan sakontzeko, hor beste froga batzuk egin ahal dituzue. Hala, gaixotasun ezberdinak pasatu dituen jendeari eta jende osasuntsuari aplikazioa eman eta esan gogoratzen dituzten sintomak deskribatzea, ea aplikazioak gaixotasuna (edo gaixotasun eza) ondo deskribatzen duen. Hau kontrol positibo bezala erabil daiteke eta laborategian egiten ditugun esperimentuen kontrol garrantzitsu bat da.
Zorionak berriz egindako lanagatik!