Sistema Esperimentalaren montaketa eta programaketa froga biologikoetan magnitude fisikoak neurtzeko

Sistema Esperimental bat garatu eta programatu dugu. Hoinek euskarri gisa balio izan digu magnitude fisikoak neurtzeko proba biologikoak egiten ditugun bitartean, hala nola bakterioen kultiboa. Gure asmoa da deinococcus Radiourans izeneko bakterio bat haztea, espazioko bizitzara nola egokitzen den ikusteko. Horrela, lurretik kanpoko bizitza garatzeko gai den frogatu nahi dugu.
Taldearen izena
Sistema Esperimentalaren montaketa eta programaketa froga biologikoetan magnitude fiisikoak neurtzeko
Taldekideak
  • Genar Iturri Bello
  • Unax Fernández Gutiérrez
Irakaslea / tutorea
Amaia Pérez .
Ikastetxea
Lauro Ikastola
Maila
batxilergoa1
Herria
Loiu
Probintzia
Bizkaia
Hizkuntza
Euskara
Lanaren eremua
  • Biologia / Geologia
  • Ingeniaritza teknologia
Proiektu mota
Proiektu teknologikoa
Proiektuaren txostena

application/pdf Deskargatu — 833 KB


Ikertzaileen balorazioak

Beñat Landeta

Bilboko Ingeniaritza Eskola

UPV / EHU

 

‘Raspberry’ makina bat zereginetarako sistemak garatzeko aukerak ematen dituela banekien eta zuon proposamena ere oso interesgarria iruditu zait. Egun, prezio merkean lehen gailu oso garestiek bakarrik egin zezaketen funtzioak egitea errazten du.

Dena den, proiektuaren emaitzak irakurtzean ez nuen espero bigarren mailako arazo teknikoak aurkeztu izana. Zailtasunak dira, edozein proiektu garatzean aurkitu daitezkeenak. Gailuaren funztionamenduaren test edo proben emaitzak espero nituen eta hartatik, beste teknikari batentzat interesgarriak izan daitezkeen proiektuan ikasitakoaren ondorio orokorrak.

Bestalde, ideia bikaina iruditu zait zuon proiektua eta zentzu honetan garapen bidean diren herrialdetan zergatik ez bideratu zuon proposamena otu zait. Oinarrizko magnitude fisikoak neurtzen ditu antza ta egokitzapen aukera nabarmenak bestelako aplikazioetan erabiltzeko.