Sukaldeka

Hasteko, deposituan dagoen ura lapikora joango da . Gero, zirkuito elektriko bati esker berotuko da eta bakarrik jakingo du noiz dagoen irakiten. Irakitean, motorrari esker, ramena uretan ondoratuko da, eta han gertuko da. 3 minutu itxaron eta prest dagoela jakingo dugu. led bat piztuko da, deia emanez.
Taldearen izena
Sukaldeka
Taldekideak
  • June Navascues Cepeda
  • Araia Salazar Arruti
  • Uxue Zabalza Molina
Irakaslea / tutorea
Aitor Bragado Jimenez
Ikastetxea
Solokoetxe BHI
Maila
dbh4
Herria
Bilbo
Probintzia
Bizkaia
Hizkuntza
Euskara
Lanaren eremua
  • Ingeniaritza teknologia
Proiektu mota
Proiektu teknologikoa
Proiektuaren txostena

application/pdf Deskargatu — 7467 KB


Ikertzaileen balorazioak

Javier Fernández Aguirrebeña

Escuela de Ingeniería de Vitoria-Gasteiz UPV / EHU

 

Kaixo talde!

Proiektu honetan garatzen duzuen ideia oso interesgarria da sukaldean gertatzen diren prozesu asko automatizatzeko aukera zabaltzen duelako. Berrikuntza eta teknologia aplikatzea da, gauzak erraztu eta errazteko.

Ingeniaria naiz eta Unibertsitatean irakasteaz gain, urte batzuk daramatzat hegazkinen sektorean lanean eta, hain zuzen ere, aeronautikan fabrikazio prozesuen automatizazioa ere komunean dugu. Ingelesez esaten den bezala, “make it simple”.

segurtasuna kontuan hartu beharreko faktorea da. Plaka eta sistema "automatizatua" dituen sukalde bati buruz ari garenean, zer motatako hutsegite gerta daitezkeen eta horiek ekiditeko zer egin behar den pentsatu behar da. Gertatu aurretik. Beraz, proiektuaren ondorengo fase batean FMEA (Failure Modal and Effects Analysis) buruzko informazioa bilatzea gomendatzen dut eta teknika hau zure diseinuan aplikatzea.

Dokumentuan “disenua” eskemarekin hasiera batean sukalde honekin bilatzen dituzun helburuen sarrera labur bat sartuko nuke. Eta kostuen taulan, kontuan hartu behar dira osagai bakoitzaren bidalketa-gastuak.

Ausartu eta jarraitu zure proiektuarekin.