SUPER FUNGI ETA SUPER BAKTERIOAK GIZAKION KRIPTONITA
Azken urteetako antibiotiko eta antifungikoak diren sendagaien kontsumo irrazionalak, bizidunon kalterako, bakterio eta onddoen erresistentzia ekarri du. XX. mendetik aurrera, antibiotikoekiko erresistentzia frogatzen zuten esperimentuak egiten hasi ziren. Mikroorganismoek garatu duten erresistentzia klinikoa dela eta, sendagai horien eraginkortasuna galtzen ari da infekzio eta gaixotasun larrien tratamendua zailduz eta heriotza arriskua areagotuz. Era berean, ezaguna da nekazaritzan fungiziden aurkako erresistentzia handitzen joan dela 70 hamarkadatik aurrera, produktu hauen eragikortasuna jaitsiz. Beraz, gure proiektuaren helburua antibiotikoen eta antifungikoen erabilera egoki bat bermatzea da. Horretarako, esperimentu desberdinen bitartez, superfungiak eta superbakterioak identifikatzen saiatuko gara gure inguruneko lurrean eta arrautzetan, hurrenez hurren.
- Taldearen izena
- SUPER FUNGI ETA SUPER BAKTERIOAK GIZAKION KRIPTONITA
- Taldekideak
-
- Uxue Imaz Auzmendi
- Amets Irastorza Ezkiaga
- Nahia Mendizabal Intsausti
- Irakaslea / tutorea
- Miren Pelaez Arregui
- Ikastetxea
- Beasaingo La Salle
- Maila
- dbh4
- Herria
- Beasain
- Probintzia
- Gipuzkoa
- Hizkuntza
- Euskara