Teknologia arazo ugariren iturburu

Ikerketa honen helburua transhumanismoaren eta teknologia berrien aurrean gizarteak izango duen jarrera aztertzea da. Ikerketa honetarako bi modutan lortu dugu informazioa. Lehenik, interneten hainbat ikerketa edota web orrietan aurkitutako informazioarekin marko teoriko bat sortu dugu. Bigarrenik, adin desberdinetako pertsonei galdetegi bat pasaz. Lortutako informazioarekin hainbat ondorio atera ditugu.
Taldearen izena
Teknologia arazo ugariren iturburu
Taldekideak
  • Ane Arburua Otermin
  • Naroa Gonzalez Zabalo
  • Aiur Lertxundi Agirre
Irakaslea / tutorea
Mikel Jauregi Herce
Ikastetxea
Urretxu-Zumarraga Ikastola
Maila
batxilergoa1
Herria
Urretxu-Zumarraga
Probintzia
Gipuzkoa
Hizkuntza
Euskara
Lanaren eremua
  • Gizarte zientziak
  • Humanitateak
  • Ingeniaritza teknologia
Proiektu mota
Biak
Proiektuaren txostena

application/pdf Deskargatu — 579 KB


Ikertzaileen balorazioak

Dr. Harkaitz Eguiraun
Department of Graphic Design & Engineering Projects
Faculty of Engineering in Bilbao
University of the Basque Country UPV/EHU

 

 

Kaixo, Talde!

 

Oso proiektu interesgarria egin duzuena. Benetan ez nuen espero filosofia-kutsuko proiektu bat ikustea. Oso ausartak izan zarete eta lan bikaina gelditu da. Zorionak!

 

Pertsonalki ez nuen Transhumanismoa berez ezagutzen. Egia da, gero eta gehiago ikusten dela jendea teknologiaren menpe, adibidez mobilekin. Ni Bilboko Ingenieritza Eskolako irakaslea izanda, nahiko gogaituta nago ikasleei mobilak izteko esaten. Adibidez, arazo larri bat antzeman dut azken urteotan: klaseen bitarteko atsedenaldietan, ikasle oso gutxik hitzegiten dute euren artean. Ia gehienak, mobila atera eta “beragaz” hasten dira “hitzegiten”.

 

Aurrerago esan dizuedan moduan, asko baloratzen dut honelako proiektu “ezberdin” bat egin izana. Animatzen zaituztet proiektuagaz jarraitzeko eta hobekuntza batzuk sartzeko.

 

Mamian sartuz, erabilitako materialak ondo dauden arren, nik hobekuntza batzuk proposatuko dizkizuet. Batetik, alde formala hobetzeko:

  • Portadako titulua aldatu. Jarri duzuen titulua ez zait iruditzen adierazgarria denik.
  • Oro ar, dokumentua oso luzea da. Saiatu behar zarete gauzak behin bakarrik esaten. Laburtu apur bat. Ideia bat izateko, Portada eta Bibliografia kenduta, 12 orrialde inguru nahikoa izan beharko zenukete.
  • Formalki hitz eginda, hipotesia ez da formulatzen galdera+erantzuna moduan, baieztapen bat moduan baizik. Zuen kasuan honelako zeozer izan liteke: “Gizakia ez dago prest gure bizitzan, pentsamoldean, kirola egiteko moduan edo lanera joateko ordua, aldaketa teknologiko haundiak jasatzeko”.
  • orr à Jauzi teknologiko gutxi sartu dituzue eta oso urrun bata besteagandik. Saiatu 3-4 gehiago sartzen. Adibidez: gurpilaren agerpena edo 1945-1950. urteen inguruan “erdieroaleen” agerpena.
  • Transhumanismoaren definizioa oro urrun jarri duzue 9.orrialdean. Aurrerago jarri, adibidez Sarrerako atal bat bezala. Edo Sarrera eta Hipotesiaren artean.
  • Bibliografia ordenatu alfabetikoki eta web orrialdeetan sarrera data jarri behar da (web orriak bilakaera bat izaten dute eta aldatu egiten baitira denbora aurrera joan ahala).
  • orrialdeko grafikoaren tituluak txarto daude. Oro ar, grafikoak zenbakitu behar dira ( grafikoaren beheko partean “Grafiko 1” agertu behar da). Hau Word-en egiteko à Irudia sartu textuan, kurtsorea irudi gainean jarri eta sakatu eskuin botoia à “Edit Caption” edo antzeko zeozer agertuko zaizue.

 

Eta bestetik, alde experimentala hobetzeko :

  • Badakit zaila izango zaizuela baina galdetegi kopuru gehiago behar dituzue. Eta batez ere, adin eremu ezberdinetan. Saiatu zuon irakasleak eta familia kideak galdetegiaren barruan sartzen.
  • Argi dago, egin duzuen ikerketa “lehen mundura” dagoela zuzenduta, hots, Maslow-en piramidean goiko partean dauden pertsonei hain zuzen. Baina hori, munduko biztanleriaren kopuru txiki bat baino ez da. Zer pentsatzen duzue munduko beste biztanleriaz? Adibidez, ura, medikamentuak edo elektrizitatea ez duten pertsonek ze iritzi izango lukete Transhumanismoari buruz?

 

Bukatzeko, berriro zoriontzea besterik ez dut. Oso proiektu eta lan zoragarria polita egin duzue. Segi horrela!!!!