TEKNOLOGIA AURRERA ETA GIZARTEA ATZERA
- Taldearen izena
- TEKNOLOGIA AURRERA ETA GIZARTEA ATZERA
- Taldekideak
-
- EIDER OTAMENDI LARREINA
- IRUNE REDONDO MORENO
- ANE VILLARINO AUSIN
- Irakaslea / tutorea
- Mikel Jauregi Herce
- Ikastetxea
- Urretxu-Zumarraga Ikastola
- Maila
- batxilergoa1
- Herria
- Urretxu
- Probintzia
- Gipuzkoa
- Hizkuntza
- Euskara
- Lanaren eremua
-
- Gizarte zientziak
- Humanitateak
- Proiektu mota
- Ikerketa proiektua
- Proiektuaren txostena
-
Deskargatu — 7039 KB
Ikertzaileen balorazioak
Aupa, ekipo! ikaragarria egin duzuen lana! zorionak!
Argi dago pil-pilean dagoen gai bat dela. Nahiz eta nire ikerketa eremua ez izan, uste dut funtsezkoa dela horrelako proiektuak gauzatzea eta are gehiago, ezagutzera eman. Beraz, proiektu hau azkenean ikusgai ipintzen baduzue sare sozialetan, partekatuko dudala ziur egon.
Marko teorikoa oso ondo enfokatuta dago, kontzeptuak argi azalduta eta testuinguruan kokatzeko baliagarriak guztiz. Metodologiari dagokionez, galdetegiak mundu zientifikoan onartutako teknika bat izanik, lan asko suposatzen du; izan ere, galdetegiak diseinu egoki behar izan behar du galderak ongi planteatuz eta hauek zelan egingo diren pentsatu behar da. Hori gutxi balitz, zuek eskuratutako datuen tratamendua egin duzue, hainbat grafikoren bitartez emaitzak errepresentatuz.
Dena den, mundu zientifikorantz gehiago hurbiltzeko (oso gertu zaudeten arren), proiektuak puntu batzuk hobetu beharko lituzke: esate baterako, oso ondo egituratutako marko teoriko horrek erreferentzia bibliografikoak barneratu beharko lituzke. Metodologia azaltzean, lagina zenbatekoa izan den aipatu beharra dago ere, eta azkenean zenbat galdetegi betetzea lortu duzuen. Baita lanaren ondorioak aipatzea faltan bota dut ere, hau da, argi dago hipotesia frogatzeko aukera izan duzuela erabilitako metodologiaren bitartez, baina bidean izandako arazoak identifikatu dituzue? eta bukatzeko, ekarpen berriak aurkezten dituzue edo aldez aurretik bazekiguna frogatzeko besterik ez du balio?
Laburbilduz, lan bikaina egin duzue eta bide horretatik jarraitzea gomendatzen dizuet!segi horrela!
Nagore Dávila Cabanillas
Letren Fakultatea
Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)