Teknologia munduaren menpe

Azken urteetan teknologiak aurrerapen handiak jasan ditu eta konturatu gabe garrantzia handia hartu du gizartean. Gure bizitzan ezin besteko elementuak bihurtu dira. Hori dela eta, guk sortutako teknologiak, gaur egun gu kontrolatzen gaitu. Bertan, hainbat teknologi berriek (adimen artifiziala, medikuntza, energia nuklearra...) ekar dezaketen arazoiei buruz hitz egin dugu.
Taldearen izena
Teknologia munduaren menpe
Taldekideak
  • Jon Tome Elizondo
  • Eder Otaegi Saez de Guinoa
  • Oinatz Urbegain
Irakaslea / tutorea
Mikel Jauregi Herce
Ikastetxea
Urretxu-Zumarraga Ikastola
Maila
batxilergoa1
Herria
Urretxu
Probintzia
Gipuzkoa
Hizkuntza
Euskara
Lanaren eremua
  • Gizarte zientziak
  • Humanitateak
Proiektu mota
Ikerketa proiektua
Proiektuaren txostena

application/pdf Deskargatu — 1491 KB


Ikertzaileen balorazioak

Kaixo, gazteak! Lehenik eta behin zorionak egindako lanagatik! Oso gai interesgarria da! Ni neu ere teknologia berriek ingurumenean eta langileen segurtasunean duten eragina aztertzen ibiltzen naiz!

Asko gustatu zait etorkizunean izango dugun erronka handietako baten beste ikuspegia mahai gainean jartzea. Galdeketa bat egitea ere oso interesgarria da eta hare gehiago gazte eta helduen arteko bereizketa egitea. Etorkizunean gai honekin jarraitzen baduzue gustatuko litzaidake zuen berri izatea!

Etorkizunerako eta hobetzeko aldera, “Black Mirror” telesaila ez baduzue ikusi, ikustea gomendatzen dizuet. Atal bakoitzak, etorkizuneko sare sozialen eta teknologien arriskuak jorrantzen ditu eta ideia berriak sorrarazi diezazkizueke.

Azkenik, eta hobetze aldera, galdetegiko lagina, erantzun dutenen adinen batazbestekoak adibidez ematea ondo legoke! Bestalde, “non teknologiak abantailak edo beharrak ase ordez arazoak sortzen dituenak” esaldi hau erabili duzue eta honakoa erabili beharko litzateke: “teknologiek abantailan ekartzean gain arazoak ere sor ditzake”, bestela badirudi dena txarra dela.

 

Iker Laskurain Iturbe

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola

Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)