Ur-dilisten (Lemna minor) hazkuntzaren azterketa burdin kontzentrazio desberdinetan Marteko balizko kolonizazioan elikagai gisa erabiltzeko asmoz

Etorkizuneko balizko Marteko zibilizazioak elikatzeko ur-dilisten erabilera aztertzean datza gure esperimentua. Denbora desberdinetan ur dilisten hazkuntza burdin ur kontzentrazio desberdinetan neurtu dugu. Ur burdinean gertatu da ur-dilisten hazkuntzarik handiena, beste tratamenduan (erdira diluituta) eta kontrolean hasi eta aste batera %50 bat hazi den bitartean, honetan %150 eko hazkuntza egon delarik.
Taldearen izena
Ur-dilisten (Lemna minor) hazkuntzaren azterketa burdin kontzentrazio desberdinetan Marteko balizko kolonizazioan elikagai gisa erabiltzeko asmoz
Taldekideak
  • Aitor Gómez Landaida
  • Paule Eguskitza Abrisketa
Irakaslea / tutorea
Zaloa Kintana Goikoetxea
Ikastetxea
Laudio BHI
Maila
batxilergoa1
Herria
Laudio
Probintzia
Gipuzkoa
Hizkuntza
Euskara
Lanaren eremua
  • Biologia / Geologia
Proiektu mota
Ikerketa proiektua
Proiektuaren txostena

application/pdf Deskargatu — 5434 KB


Ikertzaileen balorazioak

Maren Ortiz Zarragoitia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea & Plentzia Itsas Estazioa
UPV / EHU
 
Kaixo gazteak! Oso lan originala landu duzue, benetan! Gainera gaur egun jasotzen ditugun Marteren inguruko datuak direla eta espazioan zeharreko etorkizuneko bidaiak gai oso aktuala da. Zorionak egindako lanagatik.
Ingurune urtarretako ekotoxikologoa naizen aldetik Lemna minor aukeratzea oso erabaki egokia iruditzen zait. Organismo modelo bat da hainbat gauzetarako eta etorkizuneko elikagai bat bihurtzea ere aukera ausarta da. Gustatu zait metodologia eta lana nola enfokatu duzuen.
Badaude gauza batzuk lanari etekin hobea atera ahalko zeniotenak. Alde batetik, metodologian aipatu beharko zenukete zenbat biomasa edo Lemna ale jartzen duzuen baldintza esperimental bakoitzean. Ondo dakizue zientzian beti zehaztasuna faboratzen dela, emaitzen eta ondorioen sendotasuna bermatzeko. Gomendatzen dizuet Materialak eta Metodoen atalean Lemna eta esperimentu beraren argazkiak gehitzea eta ez iturriaren hainbat argazki jartzea; errepikakorra egiten da. Emaitzetan 10. eguneko datuak erakusten dituzue, baina 3. eta 4. egunetakoak? Jarri ere datu horiek, ziur kalkulatuak dituzuela eta txostena osatuagoa geratuko zaizue (ez ahaztu grafikoetan unitateak adieraztea!!!). Emaitzen ataletako zenbakiak errepasatu, akatsen bat topatu du. Azkenik, Ondorioen atalean emaitzen deskripzio bat egiten duzue. Pasatu guzti hori Emaitzen atalera eta Ondorioak zehaztasunez deskribatu, ez nahastu emaitzekin. Argiago geratuko zaizue lana.