Uraren kalitatea zehazten duen arduino bidezko sistemaren garapena

Gaur egun, giza jarduerak direla eta, ingurumenean hainbat inpaktu sortzen ari gara. Inpaktu gehienak negatiboak dira eta horietako bat ibaien kutsadura da. Ibaien uraren kutsaduraren eragile nagusienak bakterioak, birusak, parasitoak, ongarriak, pestizidak, botikak, nitratoak, fosfatoak, plastikoak, hondakin fekalak eta substantzia erradioaktiboak dira. Elementu horiek ez dute beti ura tindatzen, eta kutsadura ikusezin bihurtzen dute askotan. Hori dela eta, Laudioko eremu desberdinetako ura hartuko dugu eta haren kalitatea zehazten dituzten parametro desberdinak aztertuko ditugu garatuko dugun arduino bidezko tresna baten bidez. Oxigeno maila, eroankortasuna, uhertasuna eta pHa aztertuko ditugu. Azterketa hau egteko arduino plaka bat erabiliko dugu eta honek automatikoki adieraziko digu parametro desberdinen datuak. Azkenik, zonalde desberdinetako emaitzak konparatuko ditugu eta ondorioztatuko dugu zeintzuk diren Laudioko punturik kutsatuenak.
Taldearen izena
Uraren kalitatea zehazten duen arduino bidezko sistemaren garapena
Taldekideak
  • Mouad Ghani
  • Urtzi Eguiluz
  • Lander Puente
Irakaslea / tutorea
Zaloa Kintana Goikoetxea
Ikastetxea
Laudio BHI
Maila
batxilergoa1
Herria
Laudio
Probintzia
Araba
Hizkuntza
Euskara