WaveAid

WaveAid muskuluen aktibitatea irakurtzeko sistema espezializatu bat da. Hasiera batean, sistemaren helburua, ospitaleetan edo etxeetan dauden pazienteen beso inmobilizatuetan instalatzea da. Arazoren bat egonez gero, sistemak pazientearen muskuluaren aktibitatea irakurri eta inguruko pertsona bat abisatzea.
Taldearen izena
WaveAid
Taldekideak
  • Ibon García Molina
  • Joane Barquín Jimenez
  • Oihane Pineda Serrano
Irakaslea / tutorea
Alberto Llamosas Rubio
Ikastetxea
URIBARRI BHI
Maila
batxilergoa1
Herria
Basauri
Probintzia
Bizkaia
Hizkuntza
Euskara
Lanaren eremua
  • Osasuna
  • Ingeniaritza teknologia
Proiektu mota
Proiektu teknologikoa
Proiektuaren txostena

application/pdf Deskargatu — 1690 KB


Ikertzaileen balorazioak

Kaixo Taldea!


Oso lan interesgarria egun duzue. Ingeniaritzaren arloan ikertzen dut, eta uste dut oso proiektu osatua egin duzuela, alderdi elektronikoak, programazioa eta medikuntza biltzen dituena.


Asko gustatu zait konpondu nahi duzuen arazoa oso ondo justifikatu izana, zuen lanaren helburua eta irismena behar bezala definitu ahal izateko. Hori oso garrantzitsua da zuen ideiari sinesgarritasuna eta balioa emateko. Gainera, marketineko eta produktuaren diseinuko lan handia egin duzue, merkataritza-aplikazioaren ikuspegi oso sortzailea eskainiz.


Oso ondo deskribatu dituzue prototipoaren osagai guztiak, programazioa eta muntaia. Hala ere, uste dut ondo egongo zela egin dituzuen baliozkotze-neurrien emaitzak ere dokumentuan aurkeztea.


Prototipoa hobetzeko proposatzen duzuen ideia oso ona iruditzen zait. Horregatik, zuen prototipoaren bertsio hobetua lantzen jarraitzera animatzen zaituztet.

 

Manuel Velez

Bilboko Ingeniaritza Eskola

UPV / EHU